Ozeano deritzon GENERADORE handi hori. OLAUAK

Atlantikoan milaka miletan haizeagatik eta korronteengatik mugituak diren olatuak, energiaz kargaturik daude eta hondartza eta amildegietan potentzia gogorrarekin deskargatzen dira. Kostaldeko metro bakoitzeko, 300 etxebizitza hornitu daitezke.

Zalantzarik gabe, generadore izugarri bat da, konektatzeko zain dagoena eta urteko eskaera energetikoa baino hiru bider gehiago sortuko duena, soilik Txile eta Australia egonik honen aurretik. Arazoa zera da, nola jarri martxan? Eta zein izango da bere ingurugiro kostea?

Datorren urtean, Billiacroo Bay-an, Orkney Irlen (Eskozia Iparraldean)  aurrealdean dagoen ur luzapen lasai bat dena, lau saltxitxa metaliko handi, bakoitza 170 metrotakoa, ezarriko dituzte kostaldetik bi kilometrotara,  eta bertan ur gainazalean egongo dira olatuen artean. “Pelamis” deituriko generadore hauek, itsas suge baten izena dutenak, goruntz eta beheruntz oszilatuko dira uraren mugimendua jarraituz, non generadore baten barruan dauden ariete hidrauliko batzuk aktibatuko diren, eta hauek olioaren bitartez turbina bat mugituko duten.

Olatu-energien ikuilu hau, 25 miloi libra esterlina kostako da, eta munduko handienean bilakatuko da, 2010erako 3MW-ko elektrizitatea sortzea espero delarik, Orkeny Irletako 3000 etxebizitza hornitzeko haina izango dena.

2020rako espero da urteko 600 MW lortzeko asmoekin ikuilua handitzea.

Urte hasieran, Eskoziako gobernuak 13 milioi libra esterlina inbertitu zituen zortzi sistemen bitartez itsasotik elektrizitatea sortzeko asmoekin. Badago aukera Eskozia itsasoko energia berriztagarrien munduko hiriburu bilakatzea, eta mila miloiko libretako balioko merkatu batean sartzea.

Eskoziaren etorkizunerako eta zihurrenik planetarentzako ere Iparraldeko itsasoan petrolioa aurkitu izanarekin konpara daiteke. Halere, Itsas Energiaren Europear Zentroko gerenteak dioen moduan, Neil Kermodek, “lehenengo faseetan gaude eta zein sistema dabilen hobekien jakin beharra dugu. Hegazkinen industriarekin konparatu ezkero, Wrigh anaien etapan gaudela esango genuke.”

Korronteetan nahasirik datozen elikagai aberatsez erakarririk baleak aurki daitezke bertan, gainera, nazionalki garrantzitsua den itsas zonalde bezala izendatu nahi dute. Hori dela eta, “Pelamis” –ez josirik dagoen zonalde berri honen inguruan zalantzak eta kezkak sor daitezke. Hemen sortzen da arazoa, ingurugiro ebaluazioak egin arren, gehienetan teknologia horren garapenean interesaturik dauden enpresek kontratatzen dituztelako. Oraindik ez dago jakiterik zehaztasun guztiarekin, equipo izugarri hauen ezarpenak Orkney Irletako itsas bizitzan nola eragingo duen.