Ozeanoko ur laginak

Ozeanoa bizitzaz, mugimendua eta aniztasunaz beteta dago. Baita gizakiok sortzen eta gero itsasora botatzen ditugun hondakinez. Orain ez ditugu itsasoak jasotzen dituen hondakin mota ezberdinek sortzen dituzten kalteei buruz arituko, baina argi dago kalte anitz sortzen dituztela.

Hondakin guztien artean, egunero erabiltzen dugun bat dago, plastikoa hain zuzen ere. Nabaria da bere presentzia kostaldeko uretan, baina, zer gertatzen da Ozeanoaren handitasunean? Heltzen al dira haraino plastikoa deskonposatzen denean eratzen diren partikula milioi horiek? Erantzuna baietz dela ziurtatzeko eta gertaera hau ikertzeko, AZTI-k eta bertoko langile den Xabier Irigoienek, sare oso berezi bat utzi digu gune ozeanikoetan NEUSTON laginak hartu ditzagun.

Ur gainazalean doan planktona eta bertan  dauden plastiko partikulei dagokie hitz berezi hau. Sarea, 200 mikra ditu eta honi esker gainazaleko ura iragaziko dugu, sarearen bukaeran dagoen ontzi berezi batean lagina batuz, gerora formola daukan beste  pote batean sartuz.

Espedizioan zehar laginak batuko ditugu latitude ezberdinetan, gero etxera bueltatzen garenean  AZTI-ko biologo honek Itsasoetan dauden plastikoei buruzko ikerketa jarraitu dezan.