Plastikozko boltsen garaiaren amaiera

Itsasoa eta bere kostaldea erabilpen bakarreko plastikozko poltsaz Beteta egoten da.

Uretara heltzen direnean, itsas animaliek janariarekin nahastu ditzakete edota hauetan harrapatuta geratu eta hil. Gutxi gorabehera 400 urte behar dituzte deskonposatzeko, eta bitartean, oso kaltegarri eta kutsagarriak diren partikula kutsakorrak askatzen dituzte, ingurugiroan kalte gehiago sortuz.

Itsasora poltsa asko isurtzen diren bitartean, gehienak zabortegietara doaz, bertan hainbat hamarkadetan zehar jarraituz. Informazio iturri ezberdinak kontsultatu  eta datuen bataz bestekoa egin ostean, esan dezakegu euskaldun bakoitzak erabilpen bakarreko 200 poltsa inguru kontsumitzen dituela urtero eta estatu mailan, 12.500 milioi inguru sortzen direla urtero, hauetako gehienak bakarrik behin erabiltzen direlarik. Honek biodegradagarriak ez diren milaka tona hondakin sortzen ditu, baita hauen produkzioan atmosferara isurtzen diren ehundaka CO2 tona sortu.

Administrazio publikoentzat hondakin hauek desagerrarazteak suposatzen duen amesgaiztoa dela eta, hauen kontsumoa nahiko jaitsi da azkenengo bi urteotan eta badirudi 2018. urterako, polietilenozko poltsen ezereztapena helduko dela behingoz.

Hauen kontsumoa gutxitu edo errefusatzeko, berrerabilgarriak diren beste hainbat alternatiba topa ditzakegu, hala nola biodegradagarriak diren arto, soja edo patatazkoak, hala zuntz naturalekin egindakoak, kotoia edo banbu adibidez. Hasieran zaila egingo zaizu beti bat gainean eramatea, baina ohitutakoan, ziur gaude plastikozko bat deuseztatzen duzunean sortzen ez diren hondakinetan pentsatzeak poztuko zaituela. Beste aukera bat hauek birziklatzea da, baina honek hondakinak sortzen ditu ere, horregatik birziklatu baino lehenago, hobe plastikoa deuseztatzea edota material berrerabilkorrak erabiltzea.