Golkoko korrontea

Hurrengo egunetan, Pakea Bizkaia latitudea galtzen duen heinean, Golkoko korronteak bere epeltasuna aprobetxatzen duen bioaniztasun anitzarekin batera, arrastaka eramango du belaontzia.

Tenperatura epelagoak ekartzeaz gain egunero nabigazio 30 milia estra gehituko ditugu.Hemen daukazue Golkoko korrontearen funtzionamenduari buruzko azalpentxo bat.

Golkoko korronteak, Karibeko beroa aprobetxatu eta garraiatzen du, Ipar Amerikako kostaldetik igotzen da  eta Labradorretik jaisten den korronte hotzarekin topo egiten du. Bi tenperatura oso diferenteetako ur gurutzapen onek, bizitza ugari egotea eragiten du, zetazeo, arrain eta itsas txori asko aurki daitezke ur topaketa honetan. Korronte hau han indartsua da, zein ez da hemen amaitzen, baizik eta Atlantikoa gurutzatzen duten korronte ilaratan bihurtzen da gure kostaldera ailegatuz.

Mendebaldeko haizeari esker ur masa handiak lurrundu egiten dira, eta horren ondorioz itsasoan gatz kontzentrazio handiagoa egoteaz gain, Europa osoan euri zaparrada handiak sortzen dira. Geroago, korrontea Eskandinaviako kostalde atlantikotik igotzen da, hemen Norbegiako korrontearen izena hartuz. Honaino heltzen den ur kantitate epelari esker, neguan, Ipar Atlantikoan dagoen Spitzberg hego-mendebaldetik nabigatu dezakete itsasontziek. Pasa den espedizioan egondako Lofoten irletan adibidez, korronte honi esker, bertako urak ez dira neguan izozten eta hegoalderago dauden beste leku batzuetan baino tenperatura epelagoak izaten dituzte, hala nola Oslon gertatzen ez den bezala.

Korronte printzipalaren azkenengo adar hauek Bizkaiko golokoa ferekatzen dute eta hauei esker, latitude berdinean dauden beste lekuetan baino tenperatuta epelagoak izaten ditugu, bertatik korronte hau pasatzen ez delako. Gainera gure itsasoko urak 22-23 gradutara heltzen dira udan eta horren ondorioz zetazeo ugari hurbiltzen dira edota leku aproposa da arrantzarako.

Korronte honen zati bat, Portugal eta Azore bitartean dabilen korrontean eraldatu egiten da eta horrela haize alisioen latitudeetan Amerikarantz bueltatzen da.

Gizakiak korronte honen garapenean eta bere bizitza aniztasunean sortu dezakeen edozein aldaketa, gure Kliman aldaketa latzak sortu ditzake.

Itsas espezie pilo bat bizitzen eta ugaltzen jarraitu ahal dezaten Golkoko korrontearen jarioa jarraitzea ezinbestekoa da, eta nola ez, Ipar hemisferioan bizi garenon, bizi kondizioen erosotasuna jarraitu dezan.