Eguzki eta haize ENERGIA

Eguzki e ta haize energia, jasangarriagoak dira, eta ontzibarruko bizitza erreagoa bihurtu dezakete.

Pakea Bizkaia itsasontzi barruan energia kontsumitzen dugu, argien erabilerarekin, ordenagailuekin eta aparatu elektronikoekin (sonarra, ploterra, hozkailua, radarra, irratia…). Energia lortu ahal izateko, motorra erabiltzen dugunean bateriak kargatzen dira, baina baditugu energia lortzeko beste modu jasangarriago batzuk, energia-eolikoa eta eguzki-energia, alegia.

XUNZEL enpresak haize-errota txiki bat eta bi eguzki-plaka eskaini zizkigun. Beste dokumentu batzuetan azaldu dugun moduan, itsasontzi kanpoaldean kokatu genituen, eta hauei esker energi gehiago lortzen dugu.

Eguzki plakek eguzkiaren argia jasotzen dute eta ondoren elektrizitatean eraldatzen da. Plaka hauek silizioz eginak daude eta ez da derrigorrez egun eguzkitsurik izan behar energia lortu ahal izateko, argitasunarekin nahikoa baita. Beraz, zonalde eguzkitsuetan energia gehiago lortu arren, edozein latitudetan erabili daitezke, baita itsasontzian ere. Litekeena da ez lortzea normalean ohituak gauden bezainbeste energia, baina energia kontsumoa murrizteko ere badaude irtenbideak, esaterako, energia gutxiko bonbilak ezartzea, erabiltzen ez ditugun elektrotresnak itzaltzea, etab.

Bi energia mota hauek berriztagarriak dira, hau da, energia-iturri hauek, eguzkia eta haizea, ez dira inoiz agortuko. Badaude beste energia berriztagarri batzuk ere: olatuen energia, mareen energia, korronteen energia, biomasa energia, hidrikoa… Esan daiteke, guzti hauek modu egoki batean erabilita energia jasangarriak direla.

Bestalde, energia ez-berriztagarriak daude, eta hauek agortu daitezken baliabide naturaletatik ustiatzen ditugu. Mota honetakoak dira, ikatza, petrolioa, gas naturala, nuklearra… Orain arte kontrolik gabe kontsumitu izan dira energia hauek, eta honela jarraitu ezkero baliabide hauek guztiz desagertzeko aukera egon liteke.

Guzti honengatik, pixkanaka pixkanaka hasi dira sartzen merkatuan energia berriztagarriak, baina oraindik petrolioak dauka botere nagusia bertatik lortzen diren etekinengatik, eta zaila egiten da ingurugiroarekin arduratsuak diren proiektu berriak merkatu honetan sartzea. Gainera, merkatu honetan enpresa handiak dira jaun eta jabe. Halere, XUNZEL bezalako enpresa txikiek egiten duten lanagatik kontzientziadun herritarrek beste energia mota bat kontsumitzeko aukera dute.