Bale Xibartak

2014ko February 11Bahia Paraiso, Antartika.

Pakea Bizkaiako tripulatzaileak bale xibartekin partekatu zuten bidaia. Bideoa Bahia Paraison (Antartika) grabatu zen eta Xabi Urresti tripulatzaileak editatu du. Zetazeo mota hau ia ozeano guztietan topa dezakegu eta urteko sasoiaren arabera migratzen du. Neguan, latitude altuetan dauden elikatzeko ur hotzak nahiago dituzte, udan latitude baxuetan dauden hazkuntzarako ur epelagoetara joaten dira berriz. Mugimendu horiek, milaka kilometrotako migrazioak suposatzen dituzte. Arrain txikiak eta krilla jaten dute, horretarako teknika ezberdinak erabiliz. Askotan ur eta elikagai masa handiak irensten dituzte. Beste batzuetan, hegalekin kolpeak ematen dizkiete arrainei horiek tontotu eta errazago harrapatzeko.

Buztaneko hegala zuria eta beltza izaten da, ale bakoitzak guztiz ezberdina daukalarik. Honi esker, zientzialariek identifikatu ditzakete eta beren ohiturak denbora epe luze batean zehar jarraitu.

Atrás