Izotzaren tamaina ezberdinak

Groenlandiako kostaldean zehar nabigatzerakoan topatzen ditugun zailtasunen artean, izotzaren presentzia dago, izebergak eta izoztutako Itsaso guneak hain zuzen ere.

Ur gezaz osatutako izebergak glaziarretatik askatzen dira eta izoztutako Itsaso zatiak, ur gaziaz daude osatuta. Bien baldintzak et a egoera, asko aldatzen da urte batetik bestera, beti uraren tenperatura, korronte edota haizearen arabera.

Izeberg handietatik izotz zatiak askatuz doaz eta hauen tamainaren arabera izen ezberdinak hartzen dituzte. Ur gainazalean metro bat eta bosten arteko tamaina dutenak “bergy bits” deitzen dira. Ur gainazalean metro bat baino gutxiago agertzen direnak ostera, “growlers” deitzen dira.

Groenlandiako hego-ekialdean,  Farvel itsas lurmuturretik Desolación itsas lurmuturrera doan tarte osoa, itsasoko trafikoarentzako itxita egoten da uztailararte. Bertoko uraren tenperatura oso hotza izaten da, Basin-eko itsasartetik datorren Labradorreko korronte epelak ez baititu ur hauek berotzen. Hori dela eta, “storis” deitzen diren itsaso hedadura zabalak estaltzen dituzten izotz kontzentrazioak sortzen dira, nabigazioa ezinezkoa bihurtuz.

Lur planetako eta bertoko uren beroketa dela eta, gero eta izotz zati gehiago askatzen dira poloetatik. Hauek bai Ipar polotik zein Hego polotik  askatzerakoan norabiderik gabe ibiltzen dira itsasoan zehar erdialdeko latitudeetara gero eta gehiago hurbilduz.