Planetako ozeano guztietan plastikozko pilaketa handiak daudela frogatu dute

2014ko July 1Iparraldeko Pazifikoaren plastiko-zabor pilaketaz aparte, Iparraldeko Atlantikoan, Hegoaldeko Pazifikoan, Hegoaldeko Atlantikoan eta Ozeano Indikoan antzeko pilaketak daude ere.

Pakea Bizkaia recogiendo muestrasOzeano irekian plastiko hondakinen bost pilaketa handi daudela frogatu dute Kadizeko Unibertsitateko hainbat ikerlarik. Zientzia-ikerketa Kontseilu Gorena buru duen 2010 Malaespina Espedizioan, lagindutako ozeano-gainazalaren %88an antzeman ziren mikroplastikoak.

Aipatutako pilaketak gainazaleko ozeano uren biraketekin bat datoz, Kadizeko Unibertsitatearen webgunean jasotzen denez. Horrez gain, Iparraldeko Pazifikoaren plastiko-zabor pilaketaz aparte, Iparraldeko Atlantikoan, Hegoaldeko Pazifikoan, Hegoaldeko Atlantikoan eta Ozeano Indikoan antzeko pilaketak daude ere.

Haratago iritsi dira ikerlariak, izan ere, ozeanoen erdiguneko gainazaleko urak plastiko hondakinen azken helmuga izan ez litezkela diote. Izan ere, mikroplastiko kopuru handiak itsas elikadura katera doaz, eta baita itsas hondoetara ere. Kadizeko Unibertsitatea burutzat duen lanaren emaitzak, ‘Proceedings of the National Academy of Sciences’ (PNAS) aldizkarian argitaratu dira.

Bestalde, Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektuak, AZTI-Tecnaliarekin elkarlaguntza estuan, ur-laginak hartu zituen ozeano erdian ikerketa horrentzat. Lagin horietan NEUSTON-a jaso zen, ur gainazalean itsatsita dauden plankton eta plastiko partikulak hain zuzen ere.

Ur-laginak latitude eta ibilbide ezberdinetan bildu ziren, hala nola: Kantauri Golkotik Groenlandia hegoalderaino; Groenlandiatik Labradorrera; Ternuatik Azore irletara eta bertatik etxerainoko bidean. Lan hori Pakea Bizkaia 2011n Groenlandia-Ternuaraino eraman zuen espedizioan burutu zen.

muestras Pakea BizkaiaLaginak Kadizeko Unibertsitateko ikerlari Andres Cozar-i bidali zaitzaizkion, analisien emaitzak, Hesperides itsasontziak Malaespina espedizioan egindako ikerketetan kontutan hartzeko.

Atrás