LURRETIK Orbea bizikletetan

Orbeak emandako Randonée modeluko eta plegatzen diren 4 txirrinduei esker, gure porturatzeak askoz atseginagoak izan dira, herri eta hirietaz modu dibertigarri batez gozatu ahal izan dugulako, eta bide batez, nabigatzen egunak pasa eta gero gogortuak geratzen dira hankak luzatu ditugu.

Batzuetan, itsasontziz iristean portuetara, zonalde urrunetara joan ahal izateko aukera gutxi dituzu; ez bada, garraio publikoa erabiltzen duzula, baina egun pare bat soilik egoten bazara bertan, zaila izaten da hau ezagutzea. Hori dela eta, tolesten diren 4 txirrindu izateak eskeini digu, tokietara azkarrago iristea eta lehenago kokatzea, gure topaketetara hobe iristea eta gure hankei bizitza ematea nabigatzen egunak pasa eta gero gogortuak geratzen direlako.

Eta guzti hori, atmosferara CO2-rik isurtzen ez duen garraiobide bat erabiliaz eta %100 jasangarri izanik. “Copenhagen bizikletak” artikuluan idatzi genuen moduan, gure ibilgailuak alde batera uzteko eta gure bizikletak hartzeko arrazoi asko daude. Besteen artean, erregaiak erretzeari utziko genioke; kirola egingo genuke eta batzuetan tokietara lehenago iritsiko ginateke.