GIPUZKOA KOSTA

2012ko maiatzaren 21etik 31rarte PAKEA BIZKAIAK, Gipuzkoako kostaldean zehar nabigatu zuen, bere hezkuntza proiektua eta espedizioak egiteko erabiltzen duen belaontzia ezagutaraziz.

img src=”http://www.pakeabizkaia.com/cms/wp-content/uploads/e/i/4876/img_2065-525×393.jpg” alt=”" title=”IMG_2065″ width=”525″ height=”393″ class=”alignleft size-medium wp-image-11624″ />

Itsasaldi labur honen porturatze bakoitzean, PAKEA BIZKAIAk Itsaso eta ingurumenarenganako maitasuna helarazi nahi du, gure itsas ingurugiroa eta honen bioaniztasuna zaintzeko beharra azpimarratuz. Horrez gain, 2011n Groenlandia, Kanada eta Azore irletara egindako espedizioa aurkeztu zen. Itsasaldi honetan, Pakea Bizkaiak gure arrantzaleek XVI. mendean baleak ehizatzeko jarraitzen zuten ibilbide bera jarraitu zuen, gure historiaren atal garrantzitsu hau berreskuratuz.

Gipuzkoa Kosta jarduera aurkezteko, Unai Basurkok hitzaldi bat eskaini zuen Donostiako Aquarium-ean “PAKEA BIZKAIA, lehiaketetatik hezkuntzara” izenpean.

Herri ezberdinetan goiz eta eguerdiak, herriko eskola umeen bisitentzat gorde ziren, beren herriko portuetara hurbilduz Pakea Bizkaia belaontzia ezagutu zezaten. Getxoko Kirol portuan jasotzen ditugun bisitekin egiten dugun bezala, ikasleek espedizioan zehar grabatutako dokumentala ikusi zuten.

Horrez gain, ate irekiak egin ziren portuetan, nahi zuenak proiektua eta belaontzia ezagutzera hurbildu zedin.

Bi astez (maiatzak 20-31) PAKEA BIZKAIA belaontziak Hondarribian, Pasaian, Getarian eta Mutrikun izan zen. Pasaian, Groenlandia-Kanada espedizioari buruzko hitzaldia eman zuen Andrea Ruiz ontzilariak MATER itsasuntzian. Getarian, Unai Basurko nabigatzaileak “PAKEA BIZKAIA, lehiaketetatik hezkuntzara” hitzaldi-proiekzioa eskaini zuen.