Ontzi Barruan

Espedizioan zehar belauntzia izango da gure etxebizitza, beraz, beharrezkoa da aurretik dena ondo antolatua egotea.

Espedizioak hiru hilabete inguru iraungo ditu, eta ontzi barruko bizitzak intentsitatez eta denboraz ibilbide honen denboraren erdia baino gehiago suposatuko du. Hori dela eta, guztia ongi ateratzeko elkarbizitza ona oso garrantzitsua da.

Elikadura, osasuna, garbitasuna… ekintza hauek gure etxean ohikoak iruditzen badirudite ere, behin itsasoan sartuta guztiz aldatzen dira. Horregatik interesgarria dela uste dugu nola antolatzen garen kontatzea.

Azkenik, “nabigazio eskola” atalean, nabigatzeko orduan garrantzitsuak diren gaiak irakatziko dizkizuegu, itsasotik hasita ontziko mantenimendura.