Ingurugiroa

Ingurugiroa da, gauden toki eta unean dugun inguru guztia: inguru naturala (itsasoa, basoa, desertua, erreka…); bertako elementu natural bizigabeak (ura, airea, lurra…); bertan dauden bizidunak (animaliak, landareak, onddoak, birusak…); tokiko ohitura eta kulturak (baserritarren lanak, arrantzaleen betiko metodoak, erromeriak…); eta azkenik, aipaturiko elementu guztiek beraien artean duten harremana.

Gizakien jarduerak ingurumen-arazo ugari eragin ditu, hala nola, beroaldia eta horrek dakarren aldaketa klimatikoa; hainbat espezieren desagerpena; Ozeano, Lur eta airearen kutsadura, baliabide naturalen ustiaketa kontrolgabea eta ondorioz honen desagerpena Horregatik, gure ingurua ezagutzeaz gain, zentzuz eta arduraz zaindu eta kontserbatu  behar dugu.

Azken urteotan, gizakiok konturatzen hasiak gara gure jarduerak Planetan eta Ozeanoetan duen eraginaz, eta ingurumenarekiko erantzukizunaz eta zaintzaz arduratzen. Hala ere, Lur planetarekin mantentzen ditugun erlazio motak birsortzearen premian aurkitzen gara.

Erantzukizun-aldaketa horrek garapen jasangarriago batera eraman behar gaitu, gure beharrak asez hurrengo belaunaldien beharren asetze premia kaltetu gabe; hau da, bizi-kalitate egoki bat bermatzea gaurko zein etorkizuneko belaunaldientzat.

Ingurugiro-hezkuntzaren bitartez, ingurugiroarekiko kontzientziazio eta sentsibilizazioan parte hartu nahi dugu. Horretarako, gure bizipenak eta espedizioan zehar jasotako esperientziak helaraziko ditugu, guztiak Planetaren eta bertako biztanleen zaintza eta kontserbazioarekin erlazionaturik.