Hamburgo, HIRI BERDEA

Aldaketa klimatikoa eta honen ondorioak benetako gertakizun bat da, eta horregatik gaur egungo erronka garrantzitsu bat da.

 Hamburgo, Alemania iparraldean kokaturiko hiria, ingurugiroan eragiten duten kalteak murriztea serioen hartu duen Europako hirietako bat da. “Klimaren babesaren” kontzeptua berriaren helburuetako bat, 2012-rako CO2 isuriak 1990 urtearekin konparatuz %22an jeistea nahi da, Kioto Protokoloko akordioak (%5an) gaindituz, eta 2020rako %40an murriztuz.

“Klimaren babesa” kontzeptuak lau ildo nagusi ditu:

1)      Energia eskaera murriztea

2)      Energia jasangarria eskeintzea

3)      Energiaren eraldaketa eraginkorra

4)      Klimaren babeserako zentro baten sorrera

 

Kontzeptu honen punturik garrantzitsuenetarikoa proiektu barneratzaile bat dela da. Ez da posible aurrera ateratzea ez badute gizarteko eragile guztiek parte hartzen. Komunikabideetatik hasita, politikagintzara, arlo ekonomikora, eta baita hiritarren bizi pertsonalara zabaltzen da, programa pertsonen bizi arrunten parte izan dadin saiatuz. Herritar guztiok ezagutu beharra dute gizakien ekintzak kliman sortu dituen ondorio larriak.

Gizarte guztia kontzientziaturik egon behar da helburu hauek lortzeko hirian kontsumitzen den energia fosila eolikora, eguzki-energira eta geotermikora aldatu beharra dagoela. Baina tokiko autoritateek ere herritarrek ahalengu daitezen nahi dute, eta horretarako bideak jartzen saiatzen dira. Trafiko murrizketa txirrindularien eta oinezkoen baldintzak hobetzen lortzen da. Aldaketa klimatikoaren kontzeptuaren barruan eraikitzen ari diren eraikuntza berriak ingurugiroa gehiago errespetatzen dute.

Noski, Hamburgo bezalako hiri bat prestatzea, 2 milioi biztanle dituenak, denbora eta dirua kostatzen da, baina gobernuko eta Europar batasuneko komisioaren laguntzarekin, eta enpresen aportazioekin, proiektu honen 5 urtetarako 25 milioi euroko kostua nahiko eramangarria izatea egiten dute.