SPM Fragile

ST Pierreko irlan SPM Fragile erakundearen egoitza dago, erakunde honetako bazkideak ingurugiroaren ikerketa eta babes lanetan dabiltza.

Ikerketa gehienak irla inguruan bizi diren bale eta izurdeen ohituren inguruan egiten dituzte. Kontzientziatze lanetan ere ibiltzen dira, batez ere ze nolako garranztia duen animali hauek ezagutzea haiengandik hurbilago sntitzeko eta hauen babesa bultzatzeko helaraziz. Irlako jendea bioanistasunaren babosean implikatzea ezinbestekoa ikusten dute, biztanle guztien erantzunkizuna baita ondare naturalaren kudeaketan partehartzea.

Astaerte goizan Pakea Bizkaiako ontzilari batzuk SPM Fragileko bazkideekin batera, itsasora atera ziren baleak behatzeko asmoz hauen itsasontzi arin batean. Egun oso lanbrotsua zenez, hiru orduren ostean ezinezkoa izan zen azkenengo egunetan irla inguruan egon diren orka edo xibartarik ikustea.

Joel Detcheverryk eta bere kideek hainbat xibarta dituzte identifikatuta eta urte askotan zehar ikertu ostean, argi daukate animali hauek irlan bizi direla urte osoan zehar. Ez dira hegoalderantz joan behar, bertan erditzeko behar duten ur epela eta janari aina baitute.

Ontzilariek egun honetan zetazeoak ikusteko aukerarik izan ez bazuten ere, baleen galerian, ur hauetan bizi diren zetazeoen argazki gehiago ikus ditzakezue.