Cephalorrhynchus Commersonii

Desde que la tripulación del Pakea Bizkaia dejó las costas del Golfo de Bizkaia, ha disfrutado observando diferentes especies de delfines, uno de los que más les ha llamado la atención ha sido la tonina overa, un curioso y tierno delfínido.

Pakea Bizkaiako tripulazioa Bizkaiako Golkotik aldendu zenetik izurde espezie ezberdin asko behatu ditu eta guztien artean, ontzilarien arreta deitu duena cephalorrhynchus commersonii bitxia eta berezia izan da. Puerto Madrynetik Punta Arenaseraino egin zuten itsasaldian, askotan etorri ziren bisitan, baita Magallanes pasabidean sartu zirenean ere, bisitan etorri ziren.

Itsasoko izurdeen artean, lur planetako txikienetariko eta bereziena da. Bere gorputza sendoa da baina ez ditu 1,50 zm baino gehiago neurtzen . Hego Amerikako ur epel, hotz eta sub-antartikoetan bizi ohi da, Valdes Penintsula baino iparralderago ikustea, zaila izanik.

Bere elikadura oso zabala da, denetarik jaten baitu, bai sakonera handiko uretan zein ozeano zabalekoak, hala nola ganbak, arrain txikiak, txibiak, olagarroak, zizareak, tunidoak zein algak. Gehienetan, taldean ehizatzen dute , arrain talde txikiak inguratuz eta txandaka elikatuz.

Izurde hau, Argentinako kostaldean azkenekoo urteetan ehizatu izan da, baina ez zuzenean gizakion elikaduran erabiltzeko, baizik eta karramarroen arrantzan bere haragia amu bezala erabiltzeko. Hala ere, gobernuak eta arrantzaleak animali hauek zaindu eta kontserbatzeko gero eta kontzientziatuago daude.