Katxaloteek Pakea Bizkaia bisitatu zuten

Izen zientifikoak grekeraz Physeter (putz egiten duena) eta makrocephalus (buru haundia) esan nahi du, gorputzarekin konparatuz buru handia baitdaukate, batez ere arrek. 19 metro luze izatera iritsi daitezke, 60 tonako pisua lortuz, emeak aldiz txikiagoak dira, 12 metro inguru eta 25 tonarekin.

Buenos Airesera iristeko hiru egun eskas falta zirela katxaloteek (Physeter macrocephalus) ikuskusin paregabea eskeini zieten tripulatzaileei. Izen zientifikoak grekeraz Physeter (putz egiten duena) eta makrocephalus (buru haundia) esan nahi du, gorputzarekin konparatuz buru handia baitdaukate, batez ere arrek. 19 metro luze izatera iritsi daitezke, 60 tonako pisua lortuz, emeak aldiz txikiagoak dira, 12 metro inguru eta 25 tonarekin.

Hasiera batean urruti ikusi zituzten, baina gertura ahala katxaloteak zirela argitu zuten, bizkar hegatsaren ordez konkorra baitaukate eta espirakulutik putza ezkerretara egiten baidute, irtenune bakarrarekin, gainerako odontozetoen (hortzdun zetazeoak) moduan. Pixkanaka ur sakonetatik ateratzen joan ziren, 10 katxaloteko taldea osatuz, denak ilaran jarriz ia geldirik mantenduz.

Beraien elikadura txipiroi haundietan (12 m) oinarritzen da, hauek 1.000-3.000 metroko sakoneretan bizi direnez, denbora luzeak pasatzen dituzte arrek urpean ehizatzen, bi ordu inguru. Emeak aldiz denbora gutxiago egoten dira 1.000 metroak pasatu gabe. Hori dela eta ur azalera ateratzen direnean lasai lasai geratzen dira arnasa berreskuratzen, mugimendu handirik egin gabe (10 minutu inguru) eta guk jokabide hau behatzeko aukera ezin hobea izan dugu belauntzitik 8 metro ingurura baitzeuden. Gainera eguneko tona bat inguru kontsumitzen dute, beraz denbora asko pasatzen dute ur sakonetan.

Egitura sozialak bi moduak izan ohi dira, 12 inguruko eme taldeak euren kumeekin eta arrak banaka edota talde txikitan. Tripulatzaileek aurkitu zuten taldea ongi babesturiko kume batez eta emeez osatua zegoen.

Zetazeoen artean katxalotea espezie kosmopolitenetariko da, Artikotik Antartikora aurkitu daiteke, izotzik gabeko guneetan. Latitude altuetara migratzen dutenak arrak izaten dira, baina kontzentrazio altuenak gune tropikal eta ur subtropikal emankorretan ematen dira.

XIX. Mendearen hasieran, munduko eremu batzuetan baleen industriak eragin handia izan zuen katxaloteen populazioengan. Beraien koipetik erauzten zen olioaren errendimendu altua zela eta arrantzatzen zituzten eta baita espermazeti organoan duten olio bereziagatik. Espermazetia buruan duten argizari likido bat da, berau kandelak egiteko erabiltzen zuten, kale eta etxeak argiztatzeko. Bigarren mailako produktu bezala, ambar grisa (lurringintzan fixatzaile moduan) erauzten zieten eta hortzen marfila.

Gaur egun ordea meatsu nagusienak arrantza sareetan trabatuta geratzea eta itsasontziekin jasandako golpeak dira. Estimazioen arabera, munduko katxalote populazioa milioi bat ingurukoa da, beraz badirudi errekuperatzeko aukerak dituela.