Hegoaldeko itsas elefantea

Pakea Bizkaiako tripulazioa amerikar kontinentera iritsi zenetik, dexentetan ikusi dituzte hego hemisferioan bizi diren pinnipedoak. Horien artean, hegoaldeko itsas elefanteak, fozidoen familia osatzen duten espezietako bat. Valdes Penintsulan ikusteko aukera izan zituzten eta orain berriz ere, Hegoaldeko Shetland irletan.

Pinnipedoen artean 3 familia ezberdin aurkitu ditzakegu: Otarrida (belarriak dituzten itsas txakurrak), Odobenidae (morsak) eta Phocidae (fozidoak edota itsas txakurrak). Azken hau itsas elefanteen eta lehoien 19 espezie ezberdinek osatzen dute. Beste bi familiekin alderatzen baditugu, itsas txakurrek eta elefanteek ez dituzte belarriak eta ar eta emeen artean, ezberdintasun fisiko ugari aurkitu ditzakegu. Beste ezaugarrien artean, lurrean daudenean arrastaka ezin dutenez atzera egin beren atzeko hegatsekin, herrestatu behar dute sabelandean uhin-mugimenduak eginez. Itsasoan berriz, oso trebeak dira eta atzeko hegatsekin egiten dute igeri.

Herri indigenek beti ehizatu dituzte pinnipedoak. Horiek beren baliabideei beti etekina ateratazen baitzieten: haragia elikagai bezala, gantza erregai bezala, azala jantzitzat eta hezurrak lanabestzat. Baina XIX.mendean ehiza komertziala iritsi zen, beren gantza olio bihurtzeko eta beren larrua erabiltzeko. Hortaz, espezie horietako asko desagertu ziren. XX.mendearen erdialdean, ehiza araupetu zen eta espezie batzuk arrakasta handiz berreskuratu dira .

Pakea Bizkaiako tripulazioa amerikar kontinentera iritsi zenetik, dexentetan ikusi dituzte hego hemisferioan bizi diren pinnipedoak. Horien artean, hegoaldeko itsas elefanteak, fozidoen familia osatzen duten espezietako bat. Valdes Penintsulan ikusteko aukera izan zituzten eta orain berriz ere, Hegoaldeko Shetland irletan.

Foka handiago bat da eta arren berezko ezaugarriak beren tronpa eta tamaina handia dira. 6 metro neurtzera iritsi daitezke eta 5 tona pixatu. Ez da erraza horiek lurrean aurkitzea, izan ere, beren bizitzaren zati handiena igerian pasatzen dute eta ur zabaletan murgilduta. Orduerdi arteko murgilketak egiten dituzte, noiz edo noiz 1000 metro arte jaitsiz elikagai bila. Sakontasunean ondo ikusteko begi oso handiak dituzte. Lurrean kontzentrazio handiak sortzen dituztenean, beren helburua ugalketa izaten da. Ar gutxi batzuk dira ernalketa monopolizatzen dutenak. Aurretik, arrek oso era agresiboan lehia egiten dute “haren”-aren ar menderatzailea izateko.

Zorionez, gaur egun, beren ehiza ez dago baimendua eta orokorrean, kolonia guztiak hazten ari dira edo mantendu dira, Valdes Penintsulakoa bezalaxe. Hori da itsas elefanteak kontinentean dauden gune bakarra, izan ere, itsas elefanteen kontzentrazio guztiak irletan daude.

Elefante marino/ Itsas elefantea