Magallaeseko pinguinoak, Spheniscus magellanicus

Jatorrian hegoak bazituzten ere, gaur egun hegalak dituzte eta hauei esker ur azpian igerian ibiltzen dira, askotan 24km orduko abiadura lortuz.

Valdes Penintsulan itsas ugaztun eta hegaztiak beren habitat naturalean gertutik behatzeko aukera paregabea izan zuen tripulazioak. Hala, penintsula ekialdean dagoen Caleta Valdesen ikusi ahal izan zuten magallaeseko pinguino dibertigarria (Spheniscus magellanicus). Hondartza berezi eta luze batetan, petrel erraldoi eta itsas lehoiekin batera elkarbizi dira, azken hauek pinguinoren bat jateko intentzioarekin zain egoten dira itsasertzean.

Urtearen sasoi honetan, pinguino bikoteek kumeak ezkutatzen diren kabiak zaintzeaz gain, hauentzako elikadura bilatzen dute, hazkuntza garaia baita.

Aste batzuk barru, kumeak kabietatik atera, lumajea aldatu eta itsasoratzen hasiko dira. Aldi berean, aurreko urtean jaiotako gazteak berriro hondartzara hurbildu eta gazte lumajea helduenagatik aldatuko dute.

Pinguinoak monogamoak dira, honek urte osoan zehar bikote berdina izango dutela esan nahi du, gainera sendi finkoak eratzen dituzte. Amak zein aitak habiaren zaintzan eta kumearen elikaduran jarduten dute. Urte batetik bestera habia jarri zuten leku berdinera bueltatzen dira.

Jatorrian hegoak bazituzten ere, gaur egun hegalak dituzte eta hauei esker ur azpian igerian ibiltzen dira, askotan 24km orduko abiadura lortuz.

Pingüino magallánico-Magallaeseko pinguinoa