Fitoplanktona

Pertsona askok ez dakite itsasoan bainatzerakoan, nahiz eta ura gardena eta garbia dagoela iruditu, organismo askorekin bainatzen ari garela: planktona. Ur-zutabean bizi diren organismo horiek guztiak oso txikiak dira ur korronteen kontra igeri egiteko eta plankton izena dute. Aldi berean, planktonaren organismoak hiru taldetan banatu daitezke, bizitzeko energia nondik jasotzen duten kontutan hartuta.

Fitoplancton
Fitoplanktona, beren elikagai propioa fabrikatzen duten organismoak dira (fotosintetizatzaileak), protistoak eta algak. Nahiz eta horietako askok zilizio edo flageloak izan, beren mugimenduak ur-zutabean turbulentziek kontrolatzen dituzte nagusiki, hala nola korronteek eta organismoaren berezko dentsitateak.


Zooplanktona, protistoak eta animali ez fotosintetizatzaileak dira, beste organismo planktonikoetaz baliatzen dira elikatzeko. Nahiz eta gehiengoak igeri egiteko gai izan, beren mugimenduak turbulentziek kontrolatzen dituzte, korronteek eta organismoaren berezko dentsitateak. Mixoplanktona, eguzkitik energia lor dezaketen organismoak dira eta planktonaren beste organismo batzuetaz balia daitezke elikatzeko.

Beste hainbaten artean, fitoplanktona espedizioan zehar aztertu genuen elementua izan zen. Itsas-fitoplanktona diatomeak, dinoflagelatuak, kokolitoforidoak eta silikoflagelatuek osatzen dute batik bat. Sare baten laguntzaz, itsasoko azaleraren ur-laginak jaso ziren. Ur-lagin horiek mikroskopiooptiko eta elektroniko batekin aztertu ziren UPV-EHUko Fitoplankton Laborategian eta Ikerketa Zerbitzu Orokorretan (SGIker).


Diatomeak nagusi dira fitoplanktonean, ur epel eta polar bitarteko guneetan. Zelula independenteak izan daitezke edo kateak sortuz tamainu-neurri askotakoak. Zelula bakoitzak, bi kusku ditu, zilizean bustita, elkarrekin kaxa bat izango bailiran bat egiten dutenak.


Dinoflagelatuak zelulabakarreko organismoak dira. Nagusi dira fitoplanktonean gune subtropikal eta tropikaletan eta batez ere, gailendu daitezke udaran eta udazkenean gune epel eta borealetan. Bi flagelo dituzte, bat zeharkakoa eta bestea luzeran. Diatomeak bezalaxe neurri asko izan ditzekete. Orokorrean, zelulosa plaka ugarik estaltzen dituzte. Plaka horiek tekak osatzen dituzte, behekoa eta goikoa.


Silikoflagelatuak zelulabakarrak dira, bi flagelo dituzte eta zilizezko barne-eskeletoa. Ez dira diatomeak bezain ugariak, baina asko egon daitezke ur antartiko eta ozeano irekia duten uretan.