Hartz Polarrak Hego Groenlandian

Groenlandiara iritsi baino lehenago, ontzilari guztien deisoen artean, izotzarekin erratu zitekeen hartz polar bat ikustea zegoen.

Groenlandiara iritsi baino lehenago, ontzilari guztien deisoen artean, izotzarekin erratu zitekeen hartz polar bat ikustea zegoen. Bagenekien iparralderago bizi zirela, ginera herrialde honetako gure lehen helmugara heldu ginenean, hemengo bizilagunek zail izango genuela esan ziguten. Ez bakarrik oso hartz gutxi hegoalderaino heltzen zirelako elikagaiaren bila, guztiz nekatuta eta gosez hiltzen, izotzen artean eta fiordoetatik igeri egin ostean. Aldaketa klimatikoa dela eta, izotz  zati handiak izotz kontinentaletik azkarrago askatzen dira meheagoakn direlako eta izeberg hauetan askotan heltzen dira hartz polar galduak.

Beste arrazoi batzu direla eta, hartz polarrak denbora gutxi irauntzen dute bizirik hegoaldeko herrixketara hurbiltzen direnean. Inuitak betidanik izan dira nomadak eta ehiztariak eta gaur egun hauetako askok animali ezberdinen okela eta larrua saltzetik bizi dira, hala nola baleak, narbalak, azeri eta hartz polarrak, etab. Ehizarekin modu hain hurbil batean harremandu ez garenenok eta bizitzeko behar ez dugunok, ez gara berdin sentitzen guretzat berezia eta exotikoa den animali bat ikusten dugunean.

Hemen Groenlandian, hartz polar bat herrri batetara hurbiltzen denean, ez dago ez diru ez baliabide teknikorik erakunde publiko zein pribatuetan animali hori dagokion lurraldeetar eramateko. Horren ondorioz, konponbide bakarra, animalia hiltzea izaten da, horretarako ehizarako baimena daukan norbait etorri behar da. Batzutan pertsona egokia heltzen den bitartean, gizakiak animalia inguratzen dute hau zirikatuz.  Gertatu ohi da, hartzak asteak eman dituenez jan barik eta ariketa fisiko asko eginez, ez drela mugitzen ez ezta gizakiak atakatu bez, ikaratuta egoten baitira.

Atzo bertan, Paamiut-en zerbait antzerakoa gertatu zen. Duela urte bat agertu zen azkenego hartza, oraingoan ama bat eta bere kumea agertu dira, eta denbora gutxian ehiztari batek tiroka hil egin ditu. Aintzinean, hartz bat agertzen zenean, akordio bat ezartzen zen ehiztari eta animalia topatzen zuenaren artean, okela lehenengoarentzat eta larrua bigarrenarentzat izaten zelarik. Gaur egun ehiztariak gordetzen du animali osoa.

Orain, Pakea Bizkaiako ontzilariek, nahiago dugu hartzak argazki  idiliko batean ikustea, zuzenean ikustea baino; horrek denbora gutxian hil egingo zituztela suposatuko zuelako, guk ezer egin genezakelarik.