OCEAN SOUNDS ARRISKUAN

Zetazeoen ikerkuntzan eta babesean dabilen Ocean Sounds erakundea, Norbegiako gobernuaren laguntza falta dela eta, arriskuan dago.

Gure proiektua hasieratik ezagutzen dozuenok, Heike Vester biologa alemandarra gogoratuko dozue. Bera Norbegia iparraldean dauden Lofoten irletako zetazeoen ikerkuntza eta babesean dabil lanean eta 2010.ean Ipar Lurmuturrera egindako espedizioan bera eta bere lana ezagutzeko aukera izan genuen. Gero, 2011.eko urtarrilean, Euskal Herrira etorri zen AMBAR Eta AZTIrekin batera hitzaldi bat ematera.


Heikek orken eta kalderoien bioakustika ikertzen du, egunero bere hidrofonoarekin itsasora ateratzen da (eguraldiak baimentzen duenean) eta animali hauen komunikazioa deszifratzen du. Itsas bioaniztasunaren zale amorratua den Heike Vester, zailtasun pilo bat topatzen ditu egunero bere proiektua aurrera ateratzeko, izan ere, Norbegian balearen ehiza oraindik baimenduta dago. Horregatik  hezkuntzan eta  sentsibilizazioan egiten duen lana, oso garrantzitsua da, batez ere balearen ehizari esker bizi diren Henningsvaer herriko arrantzaleen artean.


Azkenengo hilabeteak oso gogorrak izan dira Heike Vesterrentzat, jasotzen zuen diru laguntza ukatzeaz gain, Norbeagiako gobernuak turistekin egiten zituen baleak ikustatzeko irteerak egiteko baimena kendu bait dio. Orain arte, irteera hauetan lortzen zuen diruari esker, Ocean Sounds bizirik jarraitzen zuen.


Horregatik, erakunde honi laguntza eskeini nahi badiozu eta zure harri kroskorra ekarri, hona hemen Ocean Sounds web orrialdera bideratzen zaituen linka.