Baliabide Naturalen Institutoan

Nuuk-en Groenlandiako Baliabide Naturalen Institutuan lan egiten duen Fernando Ugarte mexikarrarekin elkarrizketatu gara.

Berak itsas txori eta ugaztunen departamendua koordinatzen du. Departamentu honetaz aparte, lurreko ugaztunena; arrantza eta itsas baliabideena eta aldaketa klimatikoari buruzko Ikerketa Zentrua daude zientzia gune honetan. Bertan, mundu osoko eta batez be, Danimarkako ikerlari eta zientzilariek egiten dute lan Groenlandia eta Artikoari buruzko hainbat ikerketa ezberdinetan.

Fernando Ugartek itsas animaliekin zerikusia daukaten ikerketak koordinatzeaz aparte, bale eta izurdeetan aditua da. Berak kontatu digunez, azkeneko urteetan, duela 20 urte baleen ehiza masiboa debekatu zenetik, hainbat espezien aleak ugaritu direla. Hau gertatu da adibidez xibarten eta Groenlandiako baleen kasuan, eta gero eta gehiago ikus daitezke herrialde osoko kostalde, fiordoetan eta Artiko osoan. Mementuz baikorrak izan behar garela dio, baina bestalde, aldaketa klimatikoaren ondorioz, gero eta izotz gutxiago dago Iparraldean. Hala izanda, neguan bertan bizi diren Groenlandiako baleentzat, lehenago heltzen da uda eta horregaitik lehenago jeisten dira hegoaldera. Groenlandia hegoaldean, uda partean, xibartak egoten dira elikatzen eta bi espezieak batzen dira udan elikatzeko helburuarekin. Honen ondorioz, bi espezie hauentzako eta beste batzuentzako gero eta elikagai gutxiago egotea gerta liteke.

Gainera aldaketa klimatikoaren beste ondorio latz bat dago, gero eta izotz gehiago urtzen ari denez, trafiko eta giza jarduera gehiago dago bertan eta honen ondorioz kutsadura, isurketa, zarata eta azken finean, gizakien presentzia gehiago itsasoan, honek dakarren ondorio latzekin.