Groenlandiako Indlandsis

Lur Planetako leku ezberdinak estaltzen dituzten izotz masa handien multzo osoari, zientzialariek “cryosfera izena jarri diete.

Izotz zati guzti hauen egoera mundu osoko kliman daukaten eraginagatik dira oso garrantzitsuak. Gainera izotzaren urtzeak, erremediorik gabeko ondorio latsak ditu Ozeanoengan eta nola ez, izoztutako aldeetan bizi den bioaniztasunarengan.

Oraingoan Groenlandiaren ia hedadura osoa estaltzen duen izotz masari buruz arituko gara, munduko bigarren izotz masarik handiena, Antartika ostean. Izotz geruza honi Indlandsis (barruko izotza) deritzo eta 1.833.900 km2-ko hedadura estaltzen du, bakarrik 341.700km2 geratzen direla estali barik. Azken 2 edo 3 milioi urteetan  beti egon da eraldatzen baina aldaketa sakonenak azkenengo 50 urteetan eman dira. Planetaren beroketa eta horren ondorioz sortutako tenperatura mundialaren igoerak, eragiten du  berriztatzen den izotza urtzen dena baino askoz gutxiago izatea eragiten du.

Bere gunerik altuena 3.200 metro ditu eta izotz tarte batzuetan mendiak eta arrokak nabarmentzen dira. Izotz masa handi honek munduko ur geza erreserbaren %10 suposatzen du.

Irudiak: Blue Ice Explorer