Baleen SOINUAK

Ocean sounds Lofoten irletan dagoen konpainia pribatu bat da eta itsas biziari buruzko ikerketak burutzen dituzte. Bere sortzailea Heike I. Vester da, zetazeoek igortzen dituzten soinuen ikerketan aritzen den biologo alemaniarra. Soinu hauek bata bestearekin elkar komunikatzeko erabiltzen dituzte, baita tarteka gerturatzen zaizkien gizakiekin.

Udan eta neguan zehar Lofoten irletara zetazeo espezie ugari gerturatzen dira bertako uretan jan dezaten. Hauen arten, Atlantikoko izurde albozuria; Izurde muturzuria; Zere arrunta; Zere txikia; Xibarta; Mazopa; Orkak eta Piloto baleak.

Azken bi urte hauetan, Orkak ez dira irletara gerturatzen, uraren tenperatura igo denez jaten dituzten arrainak Iparralderuntz igo dira, eta ondorioz Orkak ere, beraien elikaduraren atzetik.

Ocean Sounds-ek Lofoten irletan burutzen ditu bere lanak eta ikerketak, bertan itsasoko bizitza oso aberatsa delako eta batez ere, hemendik gertu aurki daitezkeen Piloto baleak eta Orkek duten komunikazio ohiturak ikertzeko interes handia dutelako. Animali hauek, bizi osoan zehar talde haundietan bizi diren izaki sozialak dira, eta beraien artean elkar komunikatzen direnak. Ocean Sounds-en animaliek igortzen dituzten soinu ezberdinak eta hauen frekuentziak hidrofonoen bitartez ikertzen dituzte. Mezu motak ere ezberdintzen dituzte, soinuak topatzen diren egoeraren eta beraien animoaren arabera aldatzen direlako: arriskua, estresa, lasaitasuna… Edo jaten dauden, ihesean, hazitzen…

Azken urteetan burutu dituzten ikerketen arabera, komunitateetan bizi diren zetazeoak gizakien antzera komunikatzen direla erakutsi digute, uneoro mezuak bidaltzen baitituzte. Gainera, belaunaldiz belaunaldi ohitura eta tradizioak igortzen dituztela egiaztatu da, cultura zetazeoan ahozko ohitura egongo balitz bezala. Esaterako, habitatean edo elikaduran aldaketa bate maten bada, baleak batak besteari komunikatzeko kapazak dira; honela belaunaldi batetik bestera ohituren aldaketa burutuz.

Hori dela eta, oso garrantzitsuak dira Ocean Sounds-ek egiten dituen ikerketak,baleek eta izurdeek igortzen dituzten soinuak eta komunikazioak espezie hauen bizitzaren, migrazioaren, elikaduraren, ohituren eta noski, gizakiaren eraginaren inguruko datu asko eskeintzen dizkigutelako.

Heikek kontatu digunaren arabera, Noruegan balearen arrantza onartzen da, eta arraindegietan saltzearen ohitura guztiz normala da. Arrantzatzen den espeziea  Rorcual albozuria da, eta urtean hartu daitekeen ale kopurua 1000 dira, kopuru honetara inoiz iritsi ez arren. Ocean Sounds da ekintza hau salatzen duen bakarrenetakoa, eta hau dela eta ez du inongo diru laguntzarik jasotzen gobernutik ikerketekin jarrai dezaten.

Behin baino gehiagotan, Heike baleen soinuen grabaketekin lanean zebilen bitartean, baleengandik mila gutxitara dauden bale arrantzarako itsasontzietatik ateratzen diren tiroen soinuak grabatu ahal izan ditu. Batzuetan kumeak tirokatzen dituzte hauen amak erakartzeko, eta beste batzuetan haurdun dauden emeak ere erahili izan dituzte.

Ez Ocean soundsek ez Pakea Bizkaiak ez dugu ulertzen nola irauten duen ohitura honek Noruega bezalako herrialde batetan. Ez da kontu ekonomiko bat, gaur egun balearen arrantza ez delako diru iturri garrantzitsua, eta honetan lan egiten duten arrantzaleak ez direlako asko. Norbegiar gehienek ez dute hausnartzen honek sortzen duen eraginetan, eta horregatik jarraitzen du ohitura honek. Zetazeo espezie gehienak zenbaki gorrietan daude, eta hauetako batzuk desagertzeko zorian daude, nola liteke ohitura batek jarraitzea honek itsas biziaren eta Ozeanoaren desoreka sortzen badu?

Heikek Ocean Soundsen burutzen duen ikerketa eta sentsibilizazio lana ezinbestekoa da herritarrak jabe eta sentsibiliza daitezen alde batetik, baleen arrantzaren salaketan eta bestalde, gure Ozeanoetan bizi diren espezie desberdinen ezagutzan, honela animali hauek miresteko eta babesteko.