Capelinhos bolkanera visita

Faialeko irlak gordetzen dituen aberastasunen artean, Capenlinhos bolkana dago, hau 1957. urtean erupzionatu zuen azkenengo aldiz, irlan kalte larriak eta aldaketa geologikoak sortuz.

Erupzio bolkanikoak 13 hibete iraun zuen, 1957.ko irailaren 27tik 1958.eko urriaren 24a arte, bi erupzio egon zirelarik, bata bestearen gainean. Erupzioaren lehenengo testigua, itsasargiko zaintzailea izan zen. Hamairu hilabeteetan zehar, erupzioa zela eta, orografia aldatuz joan zen, irla 2,4 km² hasi zelarik. Honen ondorioz, gaur egun, ilargiko paisaia baten antza duen hareaz eta labaz osatutako penintsula bat itsasotik ateratzen da. Erupzioak hiru fasetan banatu zen: lehenengoa “surtseiana” edo urpeko fasea. Honetan zerrautz eta bapore txorroak, 1400 eta 4000 metrotaraino igo ziren. Bigarren fasea sub-aerea edo “estromboliana”; eta hirugarrena “estromboliana efusiva” deitutakoa.

Erupzioak guztira 300 gertaera sismiko izan zituen, mila metrotaraino bota zuen zerrautza eta Capelo eta Praia Norte herrietan, 300 etxe bota zituen behera. Honen ondorioz, 2000 pertsonek Kanada eta Estatu Batuetara emigratu zuten, besteak irlan geratu zirelarik gertaera harrigarria behatzen eta egunero gertatzen zenari argazkiak ateratzen. Pertsona hauei esker, gaur egun, Capelinhoren erupzioa, mundu osoan azken urteetan gertatutakoen artean, argazki gehien dituena dela esan daiteke. Zorteonez, ez zen inor hil eta urriaren 25ean bolkana lo bezala geratu zen. Gaur egun, ez dago aktibatuta, baina bizirik dagoen bolkan talde fisural baten parte da.

Erupzioaren ondorioz, itsasargiaren oinarria laba eta harearen azpian hondoratuta geratu zen, baina bere ohiko lekuan mantentzen da, lurra bukatu eta isasoa hasten zen lekuan hain zuzen ere. Gaur egun, eraikuntza hau eta bere inguruak berreraiki egin dira eta Pakea Bizkaiako ontzilariek bisitatu duten bolkanari buruzko interpretazio zentru bat dago. Bertan,Azore irlen formakuntza azaltzen duten hainbat irudi, panel eta bideo daude. Atlantikoaren erdian kokatuta dauden irla hauek, hiru plaka ezberdinen gainean daude: amerikanoa, euroasiatikoa eta afrikanoa. Arrazoi honengatik, geologikoki oso bereziak diren irla hauei buruzko informazio eta irudi asko erakusten dira zentru honetan.

Informazio gehiago nahi izatekotan www.volcaodoscapelinhos.org.