AMBAR eta zetazeoak

Espedizioan irten aurretik, era batean edo bestean ingurugiroaren eta itsasoen alde lan egiten duten talde, erakunde edo pertsona euskaldunekin jarri ginen harremanetan. Hauei esker, Europako beste talde batzuk ezagutu ahal izan genituen, eta hauetako batzuekin espedizioan zehar elkartu ahal izan gara.

Talde euskaldun horien artean aurkitzen da AMBAR elkartea. 1996 urtean eratu zen eta Itsas faunaren ikerketa burutzen dute, gero honen babesean hobe aritzeko.

ZERTARAKO?

AMBAR-en helburu nagusia itsasoko faunaren interesa eta ezagutza zabaltzea da, ikerketa zientifikoan  oinarrituz eta kontserbaziorako iharduerak garatuz.

ZERGATIK?

Gaur egun jende asko dago baleak itsaso tropikaletan edo herrialde nordikoetan kokatzen dituenak, nahiz eta Euskal Herrian ohitura handia egon den baleen inguruan. Espezie hauen ezagutza zientifikoen eta identifikazioen hobetzea beharrezkoa da.

NOLA?

Hasiera batean Euskal Herriko Lehorreratze-Sare bat sortzeko beharragatik sortu zen, baina denborarekin gure hondartzetatik haratago zer gertatzen den jakiteko.

NORTZUK?

30 eta 40 bolondresez osaturiko talde bat da, biologoz, naturalistaz,  itsasoaren maitalez eta albaitariz osaturikoa.

PROIEKTU GARRANTZITSUENAK:

-Esperientzia dibulgatzaileak

-Bizkaiko Golkoan zetazeoen 24 espezie daudela konprobatu da

-MarineLifekin batera “Zifio de True” Bizkaiko Golkoan lehen aldiz behatu zuten

-Azken urtean, Torre Madariaga proiektuari esker, 17 irteera egin dituzte eta 260 pertsona pasa dira, %88ko behaketen portzentaiarekin, beraz, Bizkaiko Golkoan eta euskal kostan, munduko beste zonaldeetan aurki daitezkeen aberastasun eta bioaniztasuna aurki daitezke.