Kantauri Itsasoko BIONIZTASUNA

Beste lurraldeetako animali eta landare ezberdinak ezagutu aurretik gure kostaldean, Kantauri itsasoan alegia, ikus daitezkeen espezie batzuen fitxak ikusiko ditugu, eta bertan bakoitzaren ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu oso gainetik.

Hasteko, 5 fitxa azalduko ditugu: ornogabe bat, arrain bat, dortoka bat, hegazti bat eta zetazeo bat.
AZTI-Teknaliak eskeiniriko argazki edo irudi bakoitzaren gainean espezie horren izen zientifikoa dator. Espeziearen eta familiaren izen zientifiko hori mundu osoko hizkuntza guztietan berdin esaten da, baina gero hizkuntza bakoitzak bere izen arrunta dauka.

Gorgonia arrosa

Eunicella Verrucosa (Pink sea fan. Gorgone verruqueuse)

-Bataz besteko luzera: 25 cm.
-Gehienezko luzera: 50 cm.
-Itxura: Kanpoko kolorea arrosa izan ohi da, eta 8 garroko polipoak ditu.
-Dieta: Itsasoko urean dagoen material esekia.
-Banaketa: Irlandako eta Britania Handiko S eta Wtik Afrikako NWraino.

Eunicella Verrucosa (Pink sea fan. Gorgone verruqueuse)

Marrazoi erraldoia

Cetorhinus maximius (Basking shark. Requin pélerin)

-Helduen tamaina: 7-9 m
-Pisua: 4000 kg bitarte
-Itxura: Tamaina handikoa da, aurpegiak mutur forma du eta oso aho handia du
-Dieta: organismo planktonikoak
-Banaketa: bi hemisferioetako ur epel eta hotzak

Cetorhinus maximius (Basking shark. Requin pélerin)

Egiazko kareta dortoka

Caretta caretta (Loggerhead turtle. Tortue caouane)

-Helduen batez besteko tamaina: 100 cm
-Gazteen batez besteko tamaina: 40-50 cm
-Helduen pisua: 65-115 kg
-Itxura: Oskola obalatua da, mehea baina gogorra; kailuak ditu, eta oso buru handia du.
-Dieta: marmokak, moluskuak, krustazeoak eta bestelako ornogabeak
-Banaketa: ur epel eta beroak. Tropikoetan baino ez dute erruten.

Caretta caretta (Loggerhead turtle. Tortue caouane)

Eiderra

Somateria mollisima (Common Eider. Eider à duvet)

-Luzera: 50-71 cm

-Hego-luzera: 95-105 cm

- Helduen pisua: 1915-2218 kg

-Itxura: Hegazti handia eta sendoa; lepo motza, buru handia eta moko luzea.

-Dieta: batez ere, hondoko moluskuak; batzuetan, uretako beste ornogabe batzuk eta arrain txikiak; landareak ere jaten ditu. Urpean igeri eginez elikatzen da, oro har.

-Banaketa: Ipar Amerikan, Europan eta Asiako ekialdean bizi da. Uharteetan, kostalde arrokatsu behereetan eta estuarioetan egiten du había; tundrako ibai eta putzuetan ere bai. Migratzaile partziala.

Somateria mollisima (Common Eider. Eider à duvet)

Euskal balea

Eubalaena glacialis (Northern right whale. Baleine franche de Biscaye)

Talla adulto: 11-18 m

-Helduen tamaina: 11-18 m

-Jaioberrien tamaina: 4.5-6 m

-Helduen pisua: 30-80 t

-Jaioberrien pisua: 1 t

-Itxura: Gorputz sendoa, iluna edo gris iluna eta sabel argia. Kailuak ditu buruan. Aurpegi estua eta aho oso okertua.

-Dieta: Krilla

-Banaketa: ur epel eta beroak

Eubalaena glacialis (Northern right whale. Baleine franche de Biscaye)