Bioaniztasuna

BIOANIZTASUNIK GABE EZ DAGO ETORKIZUNIK Atal honetan, bai gure ekosistemetan bai beste Itsasoetan dauden itsas espezieak erakutsiko ditugu. Espezie hauetako batzuk ez ditugu askotan ikusten gure kostaldetik eta horregatik ezagutarazi nahi ditugu. Hauetaz gain, latitude altuagoetan bizi diren beste espezie batzuk azalduko ditugu ere.

Bioaniztasunak, hitzak dioen moduan, gure Planetako bizitzaren aniztasun zabala adierazten du.

Gaur egungo bioaniztasun oparo hau milaka miloi urteetan eman den eboluzioaren ondorio da, eta gainera Naturaren aberastasun hori guztiz ordenatua dago EKO-SISTEMA mota ezberdinetan.

Eboluzio eta orden hori naturaren legeek bideratu dute, eta lege hauek ekosistemak guztiz orekaturik egon daitezen dihardute, ezinbestekoak izanik sistema hori osatzen duten partaide guzti-guztiak, baita espezie edo animali ñimiñoena ere, inurriak kasu.

Esan bezala, ekosistemen zikloak itxirik eta orekaturik jarrai dezaten ezin da animali ez landare gehiagorik desagertu. Bestela sistema kolokan jarriko da, eta ez da espezie hori soilik desagertuko, baizik eta beronek ekosistema barruan osatzen duen funtzioa eta gainerantzeko izaki bizidunekin duen erlazioa ere desagertuko da.

Gizakiok denbora gutxian, espezie asko desagerrarazi ditugu, gizakion lege edo interesak Naturaren legeen gainetik jarriz, eta natura bera erreparatu gabe. Galdutakoa galdua dago, eta honen ondorio larriak pairatzen hasiak gara, baina honi ezin diogu bueltarik eman. Halere,  denboraz gaude galtzeko arriskuan dauden izaki bizidunak babesteko eta baloratzeko, eta dugun bioaniztasun eta ekosistema aberats horiek mantentzeko eta zaintzeko.

Egia da, bioaniztasunaren egoera larria dela, baina baikortasunarekin eta ilusioarekin pentsatu beharra dago, eta gure naturaren pieza guztiak ezagutu, zaindu eta kontserbatu behar ditugu, oraindik garaiz baikaude etorkizun osasuntsu bat bermatzeko espezie guztiontzako.

BIOANIZTASUNIK GABE EZ DAGO ETORKIZUNIK

Atal honetan, bai gure ekosistemetan bai beste Itsasoetan dauden itsas espezieak erakutsiko ditugu. Espezie hauetako batzuk ez ditugu askotan ikusten gure kostaldetik eta horregatik ezagutarazi nahi ditugu. Hauetaz gain, latitude altuagoetan bizi diren beste espezie batzuk azalduko ditugu ere.