Itsasoratu aurreko BILERAK

Itsasoratu aurretik PAEA BIZKAIA taldea beti biltzen da ibilaldiaren inguruan hitzegiteko, honela eskifai guztiak daki zer nolako baldintzak izango ditugun eta aurretik zer izango dugun. Txarla hauek prestatzen dituena eta gainontzeko taldekideak informatzen dituena beti da kapitaina.

Hasteko, ibilaldiaren iraupenaz, miletan, hitz egiten da. Karta baten aurrean grafikoki adierazten da ibilaldia, zonalde konplikatuak bai merkanteen trafikoagatik bai sakonera gutxiko zonaldea izateagatik edota lurmuturretan edo itsasartetan egon daitezkeen haizeengatik.

Azken informazio metereologikoaz hitzegiten da. Beti txekeatzen ditugu hiru eredu metereologiko. Hiru eredu horien arabera topatuko dugun aurreikuspenaren eraketa egiten dugu eta ibilaldi egokiena aukeratzen dugu. Metereologia, gaur egun, ez da zientzia zehatz bat, eta horregatik prest egon beharra dago edozein aldaketarako.

Zaintzen inguruan ere hitzegiten dugu. Beti saiatzen gara bikotez aldatzen eta eskifai guztia postu guztietatik pasatzen. Honela, jende guztia prest egon dadila lortzen dugu. Bilerak lehenengo zaintzen ordutegia ezartzen bukatzen dira eta hurrengo egunetako jatorduak azaltzen.

Behin bilera amaituta amarrak luzatzea eta itsasoratzea soilik falta da!!!