Zaintza ALDAKETAK

Nabigazio egunetan zaintza txandak burutzen dira itsasontzian, zaintzan ez dagoenak egin dezakeen gauza garrantzitsuena atsedena hartzea eta lo egitea delarik, eta zaintzan dagoenak arreta jartzea nabigazioari. Gezurra dirudien arren, ez badituzu deskantsuko tarteak aprobetxatzen, egunak pasa ahala, gorputzak nabaritzen du eta arreta jeisten doala.

PAKEA BIZKAIAn zaintzak taldetan banatzen ditugu, bi pertsonako bi talde eta hiruko beste bat, kapitaina komodin moduan geratuz eta zaintzetaz libre utziz, baina beharrezkoa ikusten den aldiro eguneko 24 ordutan berarengana jo daitekena.

Zaintzak bi ordu irauten dute, bai egunez bai gauez. Honek ez du esan nahi txanda amaitu ondoren ohera joan behar duzunik, esan nahi duena da libre zaudela zure hurrengo txandaraino, baina atsedena hartzen ari direnei molestatu gabe.

Taldeen eraketa aldatuz doa, eskifaiko kide guztiak guztiekin egon daitezen, eta guztiak postu guztietatik pasa daitezen.

Gure ibilaldietan beti prestaturik egon gaitezen urrezko hiru arau jarraitzen ditugu: gosea izan aurretik jatea, hotza sentitu aurretik arropa janztea eta logurea izan aurretik lo egitea.