Tankeak BETETZEN

Orokorrean, ontzi guztiek dituzte tankeak.

Batzuetan, hauek merkantzia garraiatzeko izaten dira, baina badaude itsasontzi beraren kontsumo eta martxarako tankeak. Normalean, ur eta gasolioarenak dira.

Pakea Bizkaian lau ur tanke eta bost gasoliozko daude. Guztiak itsasontziaren behealdean daude. Honela, beterik daudenean ontziaren grabitate zentroa jaitsi arazten dute eta egonkortu. Belaontzi honen lau ur tankeetan 818 litro sartzen dira guztira, eta komunetatik betetzen dira, bi tanke estriborreko komunetik eta beste biak baborrekotik.

Gasolioko 5 tanketan berriz, 1648 litro sartzen dira, eta gasolio tragatzaile batekin betetzen dira kanpoaldeko babor aldean. Betetze hau modu antolatuan burutu behar da inongo aire burbuilarik ez sortzeko hodietan, eta kontu handia izan behar da ere inongo isuririk ez egoteko. Gasolio hau motor nagusirako eta energia sortzeko erabiltzen da.

Bai gasoliozko tankeak bai urezkoak kontsumo kontrol bat dute, uneoro kantitate zehatzak jakin ahal izateko. Kuriositate moduan, ontziak motorraz Atlantiko erdia pasa lezake makilaren hausketaren kasu an.