Eolikoaren KONEXIOA

Bilbotik atera ginetik arazoak izan ditugu haizea erabiliz energia sortzeko, asko erabilitako eta trote handia emandako haizerrota baikenuen.

Aparatua oso gaizki zebilen, baina aerogeneradore eta eguzki plaken marka den Xuncel-ek berri bat eskeini zigun. Hau gutxi balitz, popatik baterietara doan kablea aldatu egin behar izan zen.

Azkenean, Bergenen, kablea pasa genuen, eta honek suposatu zuen estriborean dauden armairu eta taulak laskatzea.

Lan hau egin eta gero lortu duguna da, hemen nahiko gogor jotzen duen haizearekin itsasontziko bateriak kargatzen laguntzen duen energia berriztagarria lortzea.