Ontzi Barruko Bizitza

Espedizioan zehar belauntzia izango da gure etxebizitza, eta bertan egin beharko ditugu eguneroko kontuak, lo egin, sukaldatu eta jan, garbiketak, komuneko kontuak, hondakinen kudeaketa, eta guzti hau modu jasangarrian.

Espedizioek hiru eta sei hilabete artean irauten dute, eta ontzi barruko bizitzak intentsitatez eta denboraz ibilbide honen denboraren erdia baino gehiago suposatuko du. Hori dela eta, guztia ongi ateratzeko elkarbizitza ona oso garrantzitsua da. Ezinbestekoak dira elkartasuna, talde lana, enpatia, elkarulertzea, eta azken finean elkarren errespetua.