Nabigazio Eskola

Nabigazio mundua askorentzako arrotza suertatu daitekeenez, proiektu honen helburuetako bat bela-mundua ezagutaraztea da.

Atal honetan emango dizkizuegun kontzeptu eta azalpenekin nabigazioa gerturatu nahi dugu, eta honela jendea animatu kirol hau ezagutu eta praktikatzeko. Jarduera honetan hasten den oro, itsasoratzean berehala ohartuko da bela bitartez nabigatzeak eta Itsas ingurune osoak duten lotura estuaz.