Zeruko PLANISFERIOA

Identifikatzeko eta behatzeko errazenak diren konstelazioak hurrengoak dira:

“Hartz nagusia” Ipar hemisferioko konstelazio ezagunetarikoa da. Gurdi itxurako zazpi izarrek osatzen dute; lauk gurdiaren ondoa osatzen dute eta beste hiruek gurdiaren kirtena.

“Hartz txikia”ren elementurik ezagunena “Izar Polarra” da, lurraren ardatzaren luzapenean eta zeruan finko aurkitzen dena, eta Ipa Polo geografikoa adierazten duena. Horregatik nabigatzaile askok beraien ibilaldietan erreferentzi bezala erabili dute.

“Hartz txikia” bere kokapena dela eta, ipar-hemisferioan soili ikusi daiteke, baina urte osoan zehar. Bere kide den “Hartz txikia”rekin batera ipar-hemisferioko elementurik identifikagarrienetakoa da.

Orion konstelazio ezagun bat da, agian zeruan ongien ezagutzen dena. Bere izar distiratsuak bi hemisferioetan ikusten dira, horregatik da oso ezaguna mundu osoan. Konstelazio hau gau osoan zehar ikus daiteke iparraldeko hemisferioan neguan, eta udan hego-hemisferioan.

“Casiopea”ren ezaugarri nagusiena bere M edo W itxura nahastezina da. Identifikatzeko horren erraza denez, Hartz Txikia ikusten ez denean Iparraldea aurkitzeko erabiltzen da.

Hego-hemisferioan “Hegoaldeko Gurutzea” ikusi dezakegu, lau izarrez osatua eta Esne bidean bertan kokatua, konstelaziorik txikiena da eta Hego Polo geografikoa adierazten du.