BERRIZTAPENAK PAKEA BIZKAIAN

Ternuako itsasaldia bukatu ostean eta belaontzia hurrengo espediziorako prestatuta egon dadin, konponketa eta aldaketa ezberdinak egiten hasi gara.

Lehenengo eraldaketa hauek gehienbat belaontziaren bizkarrean eta popako baineran egin dira.

Ipar Atlantikoan zehar egindako azkenengo itsasaldi honetan, zoru ez labaingarriaren adina eta olatuen saltoak direla eta kanpokaldeko eta bizkarreko zoru ez labaingarria (TBS), toki ezberdinetan askatzen hasi zen. Zorua altxatzeak arriskua suposatu dezake, batez ere ontzilariak proaldera hurbildu behar zirenean maniobraren bat egiteko. Aukera ezberdinak baloratu ostean, kanpokalde guztia estaltzen zuen zoru ez labaingarria kentzea erabaki genuen, berriro bizkar guztia margoztuz, etorkizunean irristadurak ekiditzeko asmoz. Baineran ostera, ez dogu zorua berriro margoztu, baizik eta egurra imitatzen duen material berezi, ziur eta eroso bat jarri.

Aldaketa guzti hauek egiteko arrazoi printzipala segurtasuna da, hala ere estetikarekin ere badute zerikusia. Belaontzia 1996an eraiki zen eta gaur egun 15 urte dituenez, osagai ezberdinak zahartuz doaz, horregatik hauek aldatu behar dira. Hori dela eta, ontzibarruko besaulkien oihalak ere aldatu ditugu, barrura ura sartzen zaigunean hauek ez bustitzeko, oihal iragazgaitzak jarri ditugularik.