Pakea Bizkaia ontzi barruan SUKALDATZEN
Belauntzi batean sukaldatzea beti da konplikatua. Itsasoaren egoerak eragin handia du sukaldean, ez baita gauza bera itsasoa bare eta haize gutxirekin dagoenean sukaldatzea, eta haizeak gogotsu jotzen duenean eta baldintza korapilatsuekin sukaldatzea.
Orokorrean, itsasontzietako sukaldeek kardan sistema daramate. Sistema honek luzetarako ardatz bat darama sukaldean, eta honen bitartez beti egongo da planu horizontal batean itsasontziaren mugimenduarekin kulunkatzen baita. Modu honetan, lapikoak, zartaginak… erortzea ekiditen da.
Baina sukaldatzea ez da soilik lapikoak sutan mantentzea, janariak txikitu behar dira, gatzatu, garbitu, gorde… Hainbat gauza mugimenduarekin konplikatzen direnak.
Bestalde, kanpoan izan ditzakegun ikusmen erreferentzien eta aurpegia kolpatzen duen haize freskuaren galtzeak eragindako zorabioek egoera gehiago korapilatzen dute. Guzti honekin, ohiturik ez dagoen jendeari nabigatzaile orok noizbaiten bizi izandako zorabioen sentsazio desatsegina dakarkio.