BIKINGOAK GROENLANDIAN
TIERRAS POLARES- eko koordinatzailea den Ramón Larramendiri esker Qagssiarssuk herri txikia ezagutu dugu, bertako 100 biztanleak arrantzan eta ardien abeltzantzan lan egiten dutelarik. Tunugdliarfik fiordo barruan dago eta beste aldean Narssassuaq, bertan, asfaltoa eta aeroportuko hangarrak, lekuko edertasuna urratu dute. Qagssiarssuk-en berde kolorea ikusi dugu lehenengo aldiz, horregatik seguraski, 982.urtean Erik Gorria bikingoa eta bere jendea, [...]
TIERRAS POLARES- eko koordinatzailea den Ramón Larramendiri esker Qagssiarssuk herri txikia ezagutu dugu, bertako 100 biztanleak arrantzan eta ardien abeltzantzan lan egiten dutelarik. Tunugdliarfik fiordo barruan dago eta beste aldean Narssassuaq, bertan, asfaltoa eta aeroportuko hangarrak, lekuko edertasuna urratu dute.
Qagssiarssuk-en berde kolorea ikusi dugu lehenengo aldiz, horregatik seguraski, 982.urtean Erik Gorria bikingoa eta bere jendea, lurralde latz hauetan ezartzea erabaki zuten. Islandiatik heldu ziren, eta Groenlandiako hegoaldeko fiordoak urte batzuetan zehar nabigatu ostean, toki hau ziurra eta ezartzeko ederra iruditu zitzaien, bertoko lurra nekazaritzarako aproposa baitzen. Garai hartan, inuitak oraindik ez zirenez lur hauetara heldu, bikingoak izan ziren fiordo hauetako lehenengo bizilagunak. Izatez, Kanadako Artikotik duela 4000 urte heldu ziren lehenengo inuitak, bakarrik iparraldean ezarriz.
Horrela, Erik Gorria eta bere familia komunitate txiki bat sortu zuten, eta apurka bikingo gehiago etortzen joan zen, gero eta jende gehiago ezarriz. 500 urteetan zehar, nekazaritzan eta larruen salmentan ibili ziren. Aipatzekoa da, bikingoen asentamendu bakoitzean elizak eraiki zituztela. Erik Gorria erlijiosoa ez bazen ere bere emakumea bai, irlaren hegoaldean erlijio kristauaren aitzindaria izanik.
500 urtez irla honetan egon ostean, 1480. urtean irla utzi zuten, gaur egun gertakari honen arrazoia oraindik ezagutzen ez dugularik.
Groenlandiaren hegoaldean geratu barik, Bikingoen sen konkistatzailea eta bidaiariak, mendebalderantz zabaltzeko grina suspertu zuten. Erik Gorriaren semea, Leif Eiriksson, drakekin (Bikingoen itsasontzia) Kanadako ekialdeko kostaldera, Labradorrera hain zuzen ere, egindako espedizioen burua izan zen. Kanadan, Groenlandian ez bezala, zorte gutxiago izan zuten eta bertokoengandik kanporatuak izan ziren, konkistatzaileak euren lurretara joatea onartu ez zutelarik.