Sokak FALKATZEATZEN

Denontzako da ezaguna itsasontzia eta bertako atal guztiak ongi mantentzeak eta kontserbatzeak duen garrantzia. Itsasoak ez du hutsegiterik onartzen eta beti topatzen ditu baten ahultasunak. Atal txiki honetan txikoten mantentzeaz hitzegingo dugu.

Jende askok eskota edo driza berriak egiten dituenean elektrizistaren zinta jartzen dute eta labanarekin mozten dute erditik (zihur denborarekin txikota hori zabaltzen hasiko dela) edo, kasurik hoberenean, txikota moztutzaile elektrikoarekin mozten dute.

Pakea Bizkaian “falkazeatzea” gustatzen zaigu. Zer da falkazeatzea? Kaboak falkazeatzea txikotea (kaboaren muturra) jostea da, eta honela txikotaren funda beronen “ariman” zehar mugitzea eragozten da, eta soka bera zabaltzea.

Falkazeatzeako beharrezkoa dugu:

-Haria (argizariarekin bada hobe) edo piola

-Jostorratza

-Esku-tittarea (eskuan ezartzen den tresna da eta txikotan zehar jostorratza sartzen laguntzen du)

Behin piola jostorratzan sarturik dugula hariaren mutur batean korapilo bat egiten da, eta txikota muturra alde batetik bestera zeharkatzen da korapiloak tope egin arte.

Honen ondoren, txikota hariaz inguratzen da (garrantzitsua da bira bakoitzean tentsio handia ematea). Txikotaren muturrera iristear gaudenean txikota zeharkatu behar dugu jostorratzarekin goitik behera behin eta berriz, hainbat bider errepikatuz pausu hau, haria estu estu gelditu dadin. Falkazeatzen amaitzeko hariaren muturrean korapilo bat egiten da eta soberakoa mozten da eta txikotan bertan sartzeko punta erretzen da.