Unitate didaktikoak
Pakea Bizkaiara bisita egitera etorriko zareten ikasle eta gazteentzako unitate didaktiko batzuk prestatu ditugu bai klasean zein etxean jarduera ezberdinak landu ahal izateko.
Hauen bitartez, gure ontzilariek Antartikako espedizioan ikasitako hainbat kontu berri zuek ere ikasi ahal izango dituzue. Espedizio honetan, ontzilariek itsasoko bioaniztasunaren inguruan hainbat kontu deskubritzeaz gain, bela nabigazioa, geografia eta ontzibarruko bizitzaren inguruko hainbat esperientzia eta bizipen izan dituzte.
Ozeano, itsas-animali eta bela nabigazioaren inguruan gehiago ikasi nahi baduzu, gure unitate didaktikoak landu ditzakezu.
Unitate didaktiko hauek lehenengo hezkuntzako 3., 4., 5. y 6. maila eta DBH 1. eta 2. mailetako ikasleentzat prestatu ditugu, hala ere, eduki batzuk edozein adinerako baliogarriak izan daitezke.
Unitate mota | Deskargatzeko linka |
LH3 Ikasleak | Unitatea deskargatu |
LH4 Ikasleak | Unitatea deskargatu |
LH5 Ikasleak | Unitatea deskargatu |
LH6 Ikasleak | Unitatea deskargatu |
DBH1 Ikasleak | Unitatea deskargatu |
DBH2 Ikasleak | Unitatea deskargatu |
Irakaslea bazara, hemen duzu Egitasmo honen Aurkezpena, Marko teorikoa eta Nondik norakoak. Unitateak zure ikasleekin landu ostean, eskertuko genizuke bertan topa dezakezun Ebaluaketa orrialdea bete eta bueltan bidaltzen badiguzu. Unitate didaktiko guztietan agertzen diren jardueren ebazpenak ere prest ditugu, hauek jasotzeko jarri zaitezte gurekin kontaktuan
Irakasleen dokumentuak | Deskargatzeko linka |
Aurkezpena | Dokumentua deskargatu |
Marko teorikoa | Dokumentua deskargatu |
Nondik norakoak | Dokumentua deskargatu |
Ebaluaketa | Dokumentua deskargatu |
Jardueren erantzunak jasotzeko egin klik hemen |
Bisita ezberdin edota unitate didaktikoei buruzko informazio gehiago jasotzeko deitu 94 491 35 96 telefono zenbakira edota korreo bat bidali info@pakeabizkaia.com helbidera.