Unitate didaktikoak

Pakea Bizkaiara bisita egitera etorriko zareten ikasle eta gazteentzako unitate didaktiko batzuk prestatu ditugu bai klasean zein etxean jarduera ezberdinak landu ahal izateko.

Hauen bitartez, gure ontzilariek Antartikako espedizioan ikasitako hainbat kontu berri zuek ere ikasi ahal izango dituzue. Espedizio honetan, ontzilariek itsasoko bioaniztasunaren inguruan hainbat kontu deskubritzeaz gain, bela nabigazioa, geografia eta ontzibarruko bizitzaren inguruko hainbat esperientzia eta bizipen izan dituzte.
Ozeano, itsas-animali eta bela nabigazioaren inguruan gehiago ikasi nahi baduzu, gure unitate didaktikoak landu ditzakezu.

Unitate didaktiko hauek lehenengo hezkuntzako 3., 4., 5. y 6. maila eta DBH 1. eta 2. mailetako ikasleentzat prestatu ditugu, hala ere, eduki batzuk edozein adinerako baliogarriak izan daitezke.

Unitate mota Deskargatzeko linka
LH3 Ikasleak Unitatea deskargatu
LH4 Ikasleak Unitatea deskargatu
LH5 Ikasleak Unitatea deskargatu
LH6 Ikasleak Unitatea deskargatu
DBH1 Ikasleak Unitatea deskargatu
DBH2 Ikasleak Unitatea deskargatu

Irakaslea bazara, hemen duzu Egitasmo honen Aurkezpena, Marko teorikoa eta Nondik norakoak. Unitateak zure ikasleekin landu ostean, eskertuko genizuke bertan topa dezakezun Ebaluaketa orrialdea bete eta bueltan bidaltzen badiguzu. Unitate didaktiko guztietan agertzen diren jardueren ebazpenak ere prest ditugu, hauek jasotzeko jarri zaitezte gurekin kontaktuan

Irakasleen dokumentuak Deskargatzeko linka
Aurkezpena Dokumentua deskargatu
Marko teorikoa Dokumentua deskargatu
Nondik norakoak Dokumentua deskargatu
Ebaluaketa Dokumentua deskargatu
Jardueren erantzunak jasotzeko egin klik hemen

Bisita ezberdin edota unitate didaktikoei buruzko informazio gehiago jasotzeko deitu 94 491 35 96 telefono zenbakira edota korreo bat bidali info@pakeabizkaia.com helbidera.