Hirugarrena

Antarktiar Penintsulara espedizioa. 2012ko urriaren 7an abiatu zen eta 2013ko apirilaren 7an amaitu.

Aurreko bi espedizioak ez bezala, hirugarrenak Hego Hemisferiorantz nabigatu zuen. Espedizioaren helburuak euskal diasporarekin harreman berriak sortzea, marinelei omenaldia egitea eta horiek oroitzea, tripulazioaren esperientziak lehenengo pertsonan kontatzea eta itsas biodibertsitatea aztertzea izan zen. Bidaia hiru fasetan banatu da.
Lehenengoak 8 lagun Bahia Blancaraino eraman zituen. Bilbotik abiatu ziren, Kanariar Uharteak, Cabo Verde, Buenos Aires eta Necochea zeharkatuz. Kanariar Uharteetan belaontzia Kanaria Handian gelditu zen “La Rueda de los Navegantes”-eko kide den Rafael del Castillo bisitatzeko. Erakunde honek, irabazi-asmorik gabe munduko itsasoetatik eta ozeanoetatik dabiltzan nabigatzaileak laguntzen ditu. Kanariar artxipielagoan Tenerifeko La Lagunako Unibertsitatea bisitatu zuten baita ere. Gero, Cabo Verderantz abiatu ziren, bertotik Buenos Airesera iristeko. Beranduago Necocheara iritsi eta bertako Ikastola eskolara joan eta umeek belaontzia bisitatu zuten. Azkenik, behin Bahia Blancara iritsita (Panpa eta Patagoniako lurraldeen arteko igarobidean dagoen hiria) tripulazioa aldatu zen.

Bigarren etapan Pakea Bizkaia Valdes Penintsulara abiatu zen. Uneskok gizon-emakume guztien ondare naturaltzat jo du Valdes Penintsula. Bale franko australen populazio ugaltzaile handienetakoa jasotzen du eta planetan baleak begiztatzeko leku nagusitzat jotzen da. Hurrengo geldialdia Punta Arenas izan zen, Magallaeseko itsasertzean kokatuta dagoen hiri txiletarra. Ondoren Ushuaia, “munduko hiririk australena”, bisitatu zuten non tripulazioa Antarktiar penintsulara saltoa emateko prestatu zen. Bertan Kepa Acero surflari profesionala beraiekin bat egin zuen Antarktiar Penintsulan olatu bat hartzeko.

Pakea Bizkaiak Hornos Lurmuturra zeharkatu zuen, Txileko hegoaldean. Urte askotan zehar Hornos Lurmuturra belaontzien ibilbideen artean mugarri nagusietako bat izan zen, lurmuturraren inguruko urak nahiko arriskutsuak baitira. Bertan, Cheminées Poujoulat belaontziko Bernard Stammen laguntza-deiari erantzun zioten. Stamm nabigatzaile suitzarra Vendée Globe lehiaketan parte hartzen ari zenean – munduari bira geldialdirik eta laguntzarik gabe- identifikatu gabeko ur gaineko objektu baten kontra talka egin zuen eta energiarik gabe gelditzeko arriskuan zegoen. Erregai horniketa operazioa arrakastatsua izan zen. Drake igarobidea zeharkatu ondoren, Pakea Bizkaia Antarktiar Penintsulara iritsi zen.

Kepa Acerok ez zuen aurkitu bilatzen zuen olatua baina esperientziarekin oso pozik zegoen, izan ere, besteak beste, ur hotzean pinguinoekin batera bainatu zen, “ahaztezina izan da eta poz-pozik nago”. Antarktiar Penintsulatik Pakea Bizkaia Bilborako itzulera bideari hasiera eman zitzaion, lehendabizi Ushuaiara itzuliz. Bertan, bigarren tripulazio aldaketa egin zen.
Hirugarren etapan belaontzia Montevideora (Uruguai) abiatu zen, bertako sortzailea Durangoko Bruno Mauricio de Zabala, militar eta administratzaile koloniala izan zen. Han Montevideoko intendetarekin egon ziren eta Durangoko Udaleko opari bat eman zioten. Handik Getxorantz abiatu ziren, 42 egunez lehorreratu gabe egon ziren, baina Bizkaiko Golkoko eguraldi txarra zela eta Sadan (Galizia) gelditu behar izan zuten 2013ko apirilaren 7an Getxoko Kirol Portura iritsi aurretik.

6 hilabeteko espedizioa izan zen, 14.000 milia baino gehiago nabigatu zituzten eta 20 tripulatzaile izan ziren ontzian espedizioan zehar.

Pakea Bizkaiak itsasoarekiko maitasun eta errespetua zabaldu zuen lehorreratu zen portuetan, beharrezko materiala bildu zuen, alde batetik, espedizioaren dokumentala egiteko eta bestetik, bioaniztasunaren gizarte hezkuntza-proiektua gauzatzeko.