Zure istoriotxoa

Hemen irakur ditzakezue aurreko urteko zenbait istoriotxo.

Aurten ere, zuek idatzitako Istoriotxoen Lehiaketa martxan jarriko dugu eta bisitara etorri diren ume eta gazteen artean zozketa egiteaz gain, edozeinek hartu dezake parte gure lehiaketan. Horretarako beharrezkoa izango da hurrengo esaldietako bat aukeratzea eta bertan aipatzen den gaia abiapuntutzat hartuta, istorio bat asmatzea. Luzeraz, 6 lerro izan beharko ditu gutxienez.

Hauek dira gai posibleak:

- Kirin izurdea eta Maddi dordoka gustora bizi ziren Ekuador inguruko ur epeletan.
- Azkenengo hamarkadan, arrazoi ezberdinak direla eta, Antartikako izotzaren proportzio handi bat desagertu egin da.
- Itsaso azpian baleek egiten dituzten soinu eta kantuei esker, itsas milia askotara dauden beste bale batzuekin komunika daitezke.
- XIX. Eta XX. mende hasieran, gizakiek, milaka itsas lehoi eta elefante ehizatu zituzten Antartika inguruan beraien koipea eskuratu ahal izateko.

Istoriotxoa prest daukazunean info@pakeabizkaia.com korreora bidali beharko duzu, zure izen-abizenak, maila eta ikastola argi utziz. Istoriotxoak jasotzen ditugun heinean, gure web orrialdean eskegiko ditugu eta Gabonetan lehiaketaren irabazleak eta sarituak nortzuk diren aurkeztuko dizuegu.

ANIMA ZAITEZTE!