Eskola-bisitak

Pakea Bizkaian bela nabigazioa eta itsas ingurumenarenganako maitasuna lehenengo eta bigarren hezkuntzako ikasleei helarazi nahi diegu.

Horregatik gure proiektua bi egitasmo nagusietan banatzen dugu: espedizioak eta hezkuntza proiektua.
Urtero egiten dugun espedizioaren ostean, Getxoko Kirol Portuan dagoen Pakea Bizkaia egoitzara bisita eskaintzen diegu eskolei. Hezkuntza bisita honetan, ikasleek espedizioen belaontzia eta itsasaldian zehar jasotako irudi eta bizipenen dokumentala ikusten dute bere irakasle eta ontzilari batekin batera.

Bisita honen helburu nagusia kontzientziazioa da, eskola umeek gizakiok Lur Planetan eta honen Ozeanoetan eragindako kalteez jabetu daitezen, eta ondorioz ingurumenarekiko eta honen bioaniztasunarenganako erantzukizuna eguneroko jardueretan garatu dezaten. Lantaldean , ahaleginean, hobekuntza pertsonalean, laguntasunean, etab, oinarritutako baloreak zabaldu nahi ditugu, bela nabigazioak sustatzen dituenak azken finean.

Bisita honen helburu nagusia kontzientziazioa da, eskola umeek gizakiok Lur Planetan eta honen Ozeanoetan eragindako kalteez jabetu daitezen, eta ondorioz, ingurumenarekiko eta honen bioaniztasunarenganako erantzukizuna eguneroko jardueretan garatu dezaten.

Aurreko ikasturtean prestatutako unitate didaktikoei esker,ikasleek Antartikako itsasaldian jorratutako eduki ezberdinak (itsasoko bioaniztasuna, nabigazioa, belaontzia, geografia, ontzibarruko bizitza, etab.) landu ahal izango dituzte.
Ikasleekin 2012-2013 ikasturtearen hirugarren hiruhilabetekoan ikasleekin bisitara etorri nahi izatekotan, nahitaezko baldintza izango da klasean unitate didaktikoak landu izana.

Pakea Bizkaian antolatzen dugun bisitara etortzeko zailtasunak izatekotan, ontzilari bat zuen eskolara joateko eta ikasleekin dokumentala ikusi eta komentatzeko aukera ere eskaintzen dizuegu.
Bisita ezberdinei edota unitate didaktikoei buruzko informazio gehiago jasotzeko deitu 94 491 35 96 telefono zenbakira edota info@pakeabizkaia.com helbidera korreo bat bidali.