Lehenengoa
Ipar Lurmuturra 2010 espedizioa.
Porturatze horietan Ozeanoen zainketarekin eta jasangarritasunarekin erlazionaturiko esperientzia ezberdinak batzen eta aztertzen ditugu: grabaketa, elkarrizketa edota bisiten bitartez; udaletxe, erakunde, herritarren proposamenak…
Gure helburu nagusiak hauexek dira:
- Ingurumen-heziketa, ingurumenarekiko errespetuzko ohituren ikasketan eta jasangarritasunean oinarrituta, eta honako gai hauek jorratuz: energia berriztagarriak, biodibertsitatea, giza jarduerak eragindako aldaketa klimatikoa, uraren kontsumoa, hondakinen kudeaketa…
- Gizartean beharrezkoak diren baloreen sustapena; batez ere, elkartasuna eta talde-lana, bela-nabigazioarekin erlazio handia dutelako.
- Belaren praktika ezagutarazi, gure historiaren eta kulturaren zati garrantzitsu bezala aurkeztuz eta tresna didaktiko bezala erabiliz.
- Web orrialdearen bitartez Europan zehar jasotzen ditugun esperientziak hurbildu etxeetara.
Helburu hauek kontuan izanik honako ibilaldia zehaztu dugu, baldin eta metereologiak edota bestelako ezusteak uzten badigu. Ibilaldi hau burutzeko hiru hilabete inguru izango ditugu, urria amaierarako itzuli.