Bigarrena

Groenlandia-Ternua 2011 espedizioa.

2011 urteko udaran PAKEA BIZKAIAko taldeak bigarren espedizioa burutu zuen kontaktu eta esperientzia berrien bila abiatuz. Orduan nabigazioa Groenlandiako helgoaldera zuzendu zen,  lurralde aberatsa izanik bioaniztasunari, zein fiordoei dagokienez. Espedizioa Bilbotik abiatu zen, Irlanda, Groenlandia, Ternua, Azoresetara zuzentzeko eta ondoren, Bilbora itzultzeko.

Bidai horren helburu nagusia euskal arrantzaleei omenaldia egitea zen, konkretuki XVI.mende aurretik Ternuara joaten zirenei baleak eta bakailaoa arrantzatzera. 29 Historiagileek garai hori euskaldunentzat garrantzitsuenetarikoa dela diote. Duela mendeak urperatutako itsasontziak aurkitu dituzte bertan, eta horiek  informazio handia ematen diete historiagile eta zientzialariei. PAKEA BIZKAIAK arrantzale horien lekuan jarri nahi zuen, duela zenbait mende, maiatza bukaeran, Ternuako kostetara zeharkaldia hasten zuten arrantzaleen antzera. Jarraitzen zuten ibilbideari buruz ez dago informazio handirik, ingeles eta frantsesen konpetentzia ekiditeagatik seguraski. PAKEA BIZKAIAko taldeak jende berri ugari ezagutu zuen euskal arrantzaleak bizi izan ziren lekuetan, bertako udaletxe eta Kanadako Gobernuari esker.  Bi herrialde elkartu zituzten, Plentzia eta Plazentia, Ternuako Hego kostan, hain zuzen ere. Aurretik, San Lorenzo ibaian zehar nabigatu zuten Quebec hirira iritsiz eta bertan proiektuaren erakusketa eginez.

Bere bioaniztasuna dela eta, Ternua mundu osoan da ezaguna, hala nola zetazeoak behatzeko leku aproposa delako. Balea izan zen espedizioaren ardatzik garrantzitsuenetakoa.