Aurrekariak

Proatik nabigazio eta erronka berriak dauzkagu eta ziur gaude itsasoa eta bela zaleei emozionatzen jarraituko zaituztela.

PAKEA proiektua 2004an hasi zen, Unai Basurkok zuen ametsa errealitate bihurtu zedin: munduari bira belaz bakarrik ematea.

Baina amets honen helburua hasieran ematen duena baino sakonagoa da. Unaik bere

ospearen bitartez nahi zuena, eta oraindik lortu nahi duena, bela gizartean ezagutzera

ematea eta kirol hau ospetsua bihurtzea da, horrela itsasoarekin eta honi lotuta dagoen

gure kulturarekin daukagun harremana berreskuratzeko.

Halaber, proiektuaren helburu garrantzitsu bat gazte eta ez hain gazte direnei gainbeheran dauden ezinbesteko baloreetan heztea da: laguntasuna, ingurumena errespetatzea, itsasoa gozatzea, bizikidetza, familia arteko harremanak …

Unaik bere ontziaren eraikuntzan hartu zuen parte, OPEN 60ª, Sidney inguruko ontzigintza batean; Behin eraikita zegoenean bakarrik izena falta zitzaion. Lehenengo planteatu zen izena Pakea edo Bakea izan zen, eta ez zen gehiago eztabaidatu. Horrela, PAKEA belaontziarekin mundu osora zabalduko da PAKEA modu sinboliko batean eta pakea, hemen edo munduko edozein txokotan ongietorria izango da beti.

Unai Basurko (Portugalete, 1973ko Urtarrilak 4) PAKEA BIZKAIA proiektuaren arduradun nagusia da. 35 urterekin nabigatzaile profesionala eta estatuko bela ozeanikoan markarik hoberena lortu zuen, Velux 5 Oceans txapelketan hirugarren postua lortu zuelarik. Geroago, Vendée Globe txapelketan hartu zuen parte, munduari itzulia ematen bakarrik baina eskalarik gabe.

Txiki-txikitatik hasi zen Unai Basurko nabigatzen eta ordudanik, 500 estropada baino gehiagotan parte hartu du eta 150.000 milia baino gehiago nabigatu ditu,

Palmaresa:

  • Errekorda Bilbar txapelketan (Bilbao-Bartzelona), 2004
  • Solitaire du Figaro lehiaketan parte hartzea, 2003
  • Bigarren postua IMS World Championships, 2002
  • Espainiara itzulian parte hartzea, 1999
  • Irabazlea errekorda biko nabigazioan Trans Tasman Race, 1998
  • Playmouth-Donostiaren irabazlea, 1998 ·
  • Commodores koparen irabazlea, 1997

Open 60 ‘Pakea Bizkaia”

  • 15. postua Transat Jacques Vabre txapelketan, 2007
  • Hirugarren postua Velux 5 Ocenas, 2007
  • Vendée Globean parte hartu, 2009