Pakea Bizkaiako bi tripulatzailek Plentziako Itsas Estazioan hitzaldia eman zuten

2013ko April 15 Clara Iachetti y Andrea Ruiz tripulatzaileak.

Espedizioa amaitu ondoren, Pakea Bizkaia gizarte-hezkuntza proiektua osatzen duten bestelako jarduerak martxan dira jada. Aurreko asteazkenean, Getxoko egoitzan egiten diren hezkuntza-bisitak hasi ziren eta ostiralean, apirilaren 12an, proiketuari buruz diharduten hitzaldiak. Espedizioan zehar, Unai Basurkok hainbat hitzaldi eman ditu izan diren zenbait portutan eta oraingoan, behin espedizioa bukatu ostean, Clara Iachetti eta Andrea Ruiz tripulatzaileek berriro jarduera horri ekin diote. Ruiz, Pakea Bizkaiako hezkuntza koordinatzailea da ere bai. Jolasaldia Plentziako Itsas Estazioan izan zen.

Pakea Bizkaia proiektuaren laburpen bat egin zuten Basurko bakarrik nabigatzen hasi zenetik gaur egun arte. Gizarte hezkuntza-proiektua finkatua dago orain eta elkarren segidan hiru espedizio burutu ditu. Horrez gain, hiru espedizioen irudiak eman ziren,horietako batzuk berriak eta azken etapakoak. Hitzaldia ingelesez izan zen, izan ere, etorririko ikasle gehienak nazioartekoak ziren eta UPV-EHUk eskaintzen dituen ondorengo masterretako ikasleak ziren: European Master in Marine Environment and Resources (MER) eta Ingurumen Toxikologian espezializatua den Masterra. Manuel Soto irakaslea eta Plentziako Itsas Estazioaren zuzendariordea izan zen antolatzailea, eta besteak beste, Nestor Etxeberria irakaslea egon zen hitzaldian.

Jolasaldia eta gero, lurralde ezberdinetako ikasleak Pakea Bizkaiaren frantsesezko eta ingelesezko hezkuntza-bisita posibletan laguntzeko eskaini zituzten beraien buruak.

Atrás