Pakea Bizkaiaren hezkuntza-bisitak hasi dira

2013ko April 10Deustuko Salesianos eskolako 50 ikasle izan dira lehenengoak 2013.urtean Pakea Bizkaiaren Getxoko egoitza bisitatzen eta baita ontzia ere.

Deustuko Salesianos eskolako 50 ikasle izan dira lehenengoak 2013.urtean Pakea Bizkaiaren Getxoko egoitza bisitatzen eta baita ontzia ere. Hori duela gutxi bueltatu zen Antarktiar Penintsularaino eraman duen espediziotik.

Gaurtik ekaina amaiera arte 2.600 haur inguruk bisitatuko dute Pakea Bizkaiaren egoitza. Orain arte, 12.000 gaztetik gora ezagutu dute gizarte hezkuntza-proiektua eta zabaltzen duen ozeanoenganako errespetuzko mezua. Gazteek materian sakontzeko, unitate didaktikoak dituzte eskuragai, bisita aurretik lantzeko.

Artxibo argazkia.

Gaur gizarte hezkuntza-proiektuko hezitzaileek gazteenei espedizioen bataz bestekoak azaldu dizkiete eta geografía, ingurumena, bioaniztasuna bezalako gaiak jorratu espedizioaren irudi eta bizipenak jasotzen dituen bideoaren bidez. Horrez gain, apirilaren 7an (igandea), 6 hilabete ondoren iritsi zen belaontzia bisitatu dute.

Bisita honen helburu nagusia kontzientziazioa da, eskola umeak gizakiak lur planetan eta honen ozeanoetan eragindako kalteez jabetu daitezen, eta ondorioz ingurumenarekiko eta honen bioaniztasunarenganako erantzukizuna eguneroko jardueretan garatu dezaten. Lantaldean , ahaleginean, hobekuntza pertsonalean, laguntasunean, etab, oinarritutako baloreak zabaldu nahi dira, bela nabigazioak sustatzen dituenak azken finean.

Oraindik, bisita egiteko zenbait data libre daude ekainean, hortaz, interesa duten hezkuntza-zentroak 94 491 25 96 telefora deitu dezakete edo info@pakeabizkaia.com helbidera idatzi.

Atrás