FIORDOETAN zehar nabigatzen

2010ko September 2Duela bi egun tripulazioak utzi Bergeneko portu atsegina utzi zuen eta Iparralderako norabidean ari dira, Ipar Muturreko helburutik gero eta hurbilago egonik.

Orain arte Norbegiako ibilaldiak lasaiak izan dira kanal eta irlen artean nabigatzen ari baitira. Ostiralerarte ez daukate Lofotenera igotzeko eguraldi onik topatuko, horregaitik, Sojnefjorden edo ametsetako fiordoan daude, Norbegiako ,eta esan daite, munduko politena. Fiordo hau 70 milla sartzen da lur barnekaldera, Norbegiako luzeena da eta leku batzuetan 4 millatako zabalera du.

Norbegiako fiordo guztiak Ipar Europan jarraian gertatuko hainbat aro glaziarrek sortutako hiru kilometrotako izotz geruza lodi batek tallatuak izan ziren.Gaur egun ikusten diren paisaiak bikingoak beste kostaldetara joan zirenetik gutxi aldatu dira. Kostaldea apalduta ez dagoela ikusten da, fiordoetako Norbegia bere osotasunean mantentzen da eta ur jauzi asko ikus daiztezke mendi maldetan. Fiordoak jarraituz, antzina sortutako baserri eta herrixkak ikus daitezke lurra oparoa den tokietan.